2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
2025eko egun baliogabeen deklarazioa eta lan egutegia
Arantzako Udaleko alkateak, abenduaren 20ko 194/2024 Ebazpenaren bidez, 2025eko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onetsi ditu, zati xedatzaile honekin,
EBATZI DUT:
1) 2025eko egun baliogabeen deklarazio proposamena onestea, Arantzako Udalarentzat honako jaiegunen egutegi ofiziala ezarriz:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Otsailaren 14a: Inauteriak.
–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 21: Pazko Astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Done Jakue eguna.
–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Sorkunde Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
2) Orobat, baliogabeak deklaratzea, 2025ean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.
3) Egutegia arautzeko, ebazpen honetako lehenengo xedapenean ezarritakoez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetan aritzen diren langileentzat:
–Uztailaren 7a: San Fermin eguna.
–Abuztuaren 14a: herriko bestak.
–Abuztuaren 18a: herriko bestak.
–Abenduaren 24a: Gabon Gaua.
–Abenduaren 31: Urte Zahar eguna.
4) Udal bulegoko langileak ez diren bertze langileek (zerbitzu anitzak, garbiketa eta hezitzaileak) aitzineko puntuan adierazitako egunetan, hala badagokio, lan egin beharko dute. Horrela bada, egun horiek zerbitzu bakoitzari dagokion egutegiaren arabera doituko dira.
5) Arantzako Udalaren zerbitzura dauden langileen lanaldia 2025erako egiazko 1.592 lanorduetan finkatzea, haren banaketa honela eginez:
–Eguneroko lanaldi orokorra, astelehenetik ortziralera, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
–Ordutegiaren zati finkoa 8:30etik 14:00etara izanen da. Gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 6:40tik 8:40ra bitarte eta 14:00etatik 17:00etara bitarte.
–Ezarritako lan egutegiaren arabera urteko ordutegia doitzeko, langileek guztira 40 minutu gehiago egin beharko dute lan urtean zehar.
5) Udal bulegoetan jendaurreko arreta ordutegia astelehenetik ortziralera, 11:00etatik 14:00etara, ezartzea.
6) Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki taulan argitaratzea.
7) 2025eko lan egutegia Arantzako Udaleko langileei jakinaraztea, beraien ezaguera eta ondorioetarako.
8) Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.
Arantzan, 2024ko abenduaren 26an.–Alkatea, Saturnino Larralde Ibarrola.
Iragarkiaren kodea: L2419043