8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

2025erako karga-tasak

Aranaratxeko Udalak, 2024ko irailaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen 2025etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize, koefiziente eta zerga-tasak.

Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2024ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 5ean, eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurrean egoteko epea iragan da, eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik; hortaz, hasiera batez onetsitako erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua:

1. Onestea 2025eko ekitaldian aplikatu beharreko karga-tasa eta tasa hauek:

–Ondasun higiezinen gaineko zerga: %0,25.

–Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %2.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: %1.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Zerga oinarria zehazteko koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, ezarritako gehieneko koefizienteak aplikatuko dira.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa: balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea, %8koa, alegia.

–Ura:

  • Kuota finkoa, kontagailu bakoitzeko: 24 euro urtean.
  • Kontsumoa: 0,35 euro/metro kubo.

–Belarra:

  • Azienda xehea: 0,38 euro/buru.
  • Azienda larria: 2,49 euro/buru.

2. Erabaki hau indarrean jarriko da 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, eta bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen.

Aranaratxen, 2024ko abenduaren 26an.–Alkatea, David Azparren Lana.

Iragarkiaren kodea: L2419051