8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Egun baliogabeen 2025eko egutegia

Alkatetzaren abenduaren 19ko 455/2024 Ebazpenaren bidez, ezarri da Andosillako udal bulegoak itxita egonen direla hurren zehazten diren honako egun hauetan:

–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak ekainaren 12an emandako 493/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16koa) Nafarroako Foru Komunitatearen esparru guztirako onetsitako ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak.

–Irailaren 8a, Cercako Andre Maria. Herriko jaieguna.

–Irailaren 9a, 10a, 11 eta 12a, herriko festak.

–Abenduaren 26a, Eguberriaren biharamuna.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Era berean, jakinarazten da honako hau dela jendea hartzeko udal bulegoetako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00ak arte.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2024ko abenduaren 20an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2418716