8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

Jarduera-lizentziaren eskaera. Taberna-kafetegia

Honako honen bidez aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean jarriko dela, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak eragiten diela uste dutenek; hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta foru lege hori garatzen duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikuluan eta horrekin bat datozenetan xedatutakoa:

Sustatzailea: Aguilar Kodesko Udala.

Jarduera: taberna-kafetegia.

17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko 15.1 taldean sartua dago.

Tokia: Elizako plaza 1, behea (2. poligonoko 1. lurzatia), Aguilar Kodes.

Aguilar Kodesen, 2024ko abenduaren 24an.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.

Iragarkiaren kodea: L2418848