8. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu batzuk. Izendapenak. Gizarte-enpleguko ofiziala (pintura) lanpostuaz jabetzeko data aldatzea

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2024ko abenduaren 23an egindako bilkuran:

Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko urriaren 7an hartutako erabakiaren bitartez [JOB 07-OCT-24 (19/RH)] onetsi zen funtzionario eta langile lan-kontratudun finko izendatzea erabaki horretako zerrendan jasotako pertsonak. Hori guztia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion hainbat lanpostu huts sartzeko prozedura bitartez eta salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko hautapen-prozesuaen barruan -Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera- eta bat etorrita Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 25eko erabakiaren bitartez onetsitako deialdiarekin –2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19koan, argitaratua–.

Erabaki horretan ezarritakoaren arabera, 2024ko azaroaren 7a zen "gizarte-enpleguko ofiziala (pintura)" lanpostuaz jabetzeko eguna.

Data horretan, Héctor Maqueda Izpura jauna aldi baterako ezintasun egoeran zegoen. Horren ondorioz, honako hau ERABAKITZEN DA:

1. Héctor Maqueda Izpura jauna lanpostuaz jabetzeko data aldatzea, eta 2024ko abenduaren 23an ezartzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko abenduaren 23an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2419139