1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
4642/2024 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi-ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 30eko 3510/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi-ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 21ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 13ko 4276/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 26koan), Lanpostuak Betetzeko Erregelamenduaren 26. artikuluaren 4. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, baztertutako izangairik ez zegoenez, zuzenean onetsi zen deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, onartutako lehiakide bakar bat jasotzen zuena.
Alde horretatik, kontuan izan behar da onartutako izangaiak lehiaketan sartutako lanpostuen eremuan duela destinoa, hau da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusian; lanpostu horiek guztiak funtzionario araubidekoak dira eta Iruñean dute destinoa.
Deialdiaren 8.3 oinarriak ezartzen duenez, Lanpostuak Betetzeko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat, lehiakideek ezin dute orain atxikita dauden zuzendaritza nagusi edo erakunde autonomo bereko lanpostu hutsik hautatu (zuzendaritza nagusi baten mende ez dagoen maila beheragoko unitate organiko bati atxikita badaude, debeku bera izanen dute), salbu eta lanpostu aldaketarekin udalerria, lantokia edo lanaldi arrunt edo partzialaren araubidea ere aldatzen bada.
Beraz, lanpostuak hautatzerik ez dagoenez, deialdiko lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratu behar da.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi-ingeniarien lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuak, lehiaketan parte hartu duenak ezin duelako bertan eskainitako lanposturik hautatu, izan ere, lanpostu horiek berak betetzen duenaren zuzendaritza nagusi berean eta herri berean daude, eta lanaldi arrunteko araubide bera dute.
2. Lekualdatze-lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu diren lanpostuak I. eranskinean jaso dira.
3. Ebazpena igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea; halaber, interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2024ko abenduaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–MENDI-INGENIARIEN LANPOSTU HUTSAK
PLAZA | DEPARTAMENTUA | LEKUALDATZEEN EREMUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | HIZKUNTZA EREMUA | SEXU-DELITUEN ZIURT. | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
11743 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP. | INGURUMEN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | B |
1447 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP. | INGURUMEN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | B |
6864 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP. | INGURUMEN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | B |
6098 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP. | INGURUMEN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | B |
6862 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP. | INGURUMEN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | B |
11775 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEP. | INGURUMEN ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | MISTOA | | | B |
Iragarkiaren kodea: F2418346