77. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

1/2025 eta 7/2022 arteko aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2025eko otsailaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 1/2025 eta 7/2022 arteko aurrekontu-aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun naturalean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Ezkarozen, 2025eko apirilaren 1ean.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena Agirre.

Iragarkiaren kodea: L2505017