2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Cintruenigoko eta Fiteroko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2025eko apirilaren 2an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldiko plantilla organikoa, eta orobat espedientea jendaurrean edukitzea, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratuta, 15 egunez, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan eta gero.
Cintruenigon, 2025eko apirilaren 3an.–Mankomunitateko burua, Ana Isabel Lacarra Ridruejo.
Iragarkiaren kodea: L2505292