2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Cintruenigoko eta Fiteroko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2025eko apirilaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, eta orobat espedientea jendaurrean edukitzea, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratuta, 15 egunez, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan eta gero.
Cintruenigon, 2025eko apirilaren 3an.–Mankomunitateko burua, Ana Isabel Lacarra Ridruejo.
Iragarkiaren kodea: L2505290