2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Jarduera-lizentziaren eskaera. makinak konpontzeko eta mantentze lanak egiteko nabea
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Sustatzailea: JMB Mantenimiento Industrial SL.
Jarduera: jarduera sailkatua legeztatzea (makinak konpontzeko eta mantentze lanak egiteko nabea).
Tokia: Tafallako errepidea 3, Villatuertako San Miguel industrialdean: 1. poligonoko (10. azpiarea) 961. lurzatiko 10. nabea.
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Villatuertan, 2025eko martxoaren 25ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2505054