77. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ordenantza fiskala, Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinen hornidura elektrikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Udalak, 2025eko martxoaren 31n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Tuterako Udalaren Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinen hornidura elektrikoa arautzen duen ordenantza fiskala. Ordenantza hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko argitaratzen denean jarriko da indarrean.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Indarrean dauden xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai dago Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko Hirigintzaren, Obren eta Proiektu Estrategikoen Administrazio Unitatea. Aipatu epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira aldaketa horiek.

Tuteran, 2025eko apirilaren 2an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2505094