Iragarkia
77. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 22a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
170/2025 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide heziketako zuzendari nagusiak emana, 2025-2026 ikasturtean Nafarroan diseinuko goi mailako arte irakaskuntzak egiteko berariazko sarrera-proben deialdia egiten duena.
Goi mailako arte irakaskuntzak arautzen dituen ekainaren 7ko 1/2024 Legearen lehenengo xedapen iragankorrak ezartzen duenez, lege horren 6.3 artikuluan xedatutako erregelamendu garapena egiten ez den bitartean, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 54., 55., 56. eta 57. artikuluetan xedatutakoa aplikatzen segituko da.
2/2006 Lege Organikoko 57.2 artikuluan ezarrita dago diseinuko goi mailako ikasketak egiteko, beharrezkoa izanen dela sarrera-proba bat egitea. Proba horretan, ikasketa horiek probetxuz egiteko gaitasunak, jakintzak eta heldutasuna balioetsiko dira.
Halaber, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako diseinuko goi mailako arte irakaskuntzen oinarrizko edukia arautzen duen maiatzaren 14ko 633/2010 Errege Dekretuak, 5.4 artikuluan, zehazten du hezkuntza administrazioei dagokiela, beren eskumenen esparruan, ikasketa horietako berariazko sarrera-probarako deialdia egitea eta hura antolatu, garatu eta ebaluatzea.
Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalak egindako aldeko txostena ikusirik, bidezkoa da 2025-2026 ikasturtean Nafarroako diseinuko goi mailako arte irakaskuntzetako berariazko sarrera-proben deialdia egitea.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 2025-2026 ikasturtean diseinuko goi mailako arte irakaskuntzak egiteko Nafarroako berariazko sarrera-proben deialdia egitea, bat etorriz ebazpen honen I. eranskinean jasotzen diren oinarri arautzaileekin.
2. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera, Eskolatze Bulegora, Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolara, Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolara eta Iruñeko "Creanavarra" diseinuko goi mailako ikastetxe pribatu baimendunera, behar diren ondorioak izan ditzaten.
4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Iruñean, 2025eko apirilaren 1ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
I. ERANSKINA.–OINARRIAK
1.–Xedea eta eremua.
Ebazpen honen xedea da diseinuko goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko berariazko proben deialdian onartu eta sartzeko prozesua arautzea 2025-2026 ikasturterako, bat etorriz Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 5eko 30/2013 Foru Aginduan ezarritakoarekin, horren bidez ezarri baitira diseinuko goi mailako ikasketen plana eta antolamendua Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruan.
2.–Eragina eta balioa.
Sarrera proba gainditzeak ahalbidetzen du, bakar-bakarrik, 2025-2026 ikasturtean matrikula egiteko, eta aukera ematen du irakaskuntza horiek ematen dituen estatuko edozein ikastetxetara joateko; betiere, haietan ikasposturik izanez gero.
3.–Probak egiteko tokia eta egunak.
Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan edo Corellako Arte eta Goi mailako Diseinu Eskolan egiten ahalko dira probak. Nolanahi ere, beste leku bat erabili behar bada, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalari dagokio behar bezala eta aldez aurretik horren berri ematea www.nafarroa.eus orriko zerbitzuen katalogoaren barrenean dagokion fitxan eta Nafarroako diseinuko goi mailako ikastetxe publikoetako iragarki-tauletan.
Sarrera-probak deialdi bakar batean eginen dira, 2025eko maiatzaren 20tik aurrera, eta behar den denborarekin iragarriko dira, aurreko paragrafoan adierazitako bideak erabiliz.
Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalak argitara emanen du zein egun eta tokitan eginen den probaren zati bakoitza, baita emaitzak noiz argitaratuko diren ere, gutxienez 48 ordu lehenago, aipatutako bideak erabiliz.
4.–Betebeharrak.
4.1. Diseinuko goi mailako ikasketetan sartzeko, beharrezkoa izanen da betebehar hauek betetzea:
a) Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako proba gaindituta edo hauetako titulu bat izatea: batxilergoko titulua, goi mailako arte irakaskuntzetako titulu bat, unibertsitate titulu bat edo goi mailako teknikari titulu bat.
b) Baldintza horiek betetzen ez badira, 2025a baino lehenagoko ziurtagiri bat izatea, betekizun akademikoak ordezten dituen heldutasun proba gainditu izana egiaztatzen duena. Proba hori hezkuntza administrazioek antolatzen dute, eta urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian aipatzen da (1614/2009 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak araututako goi mailako arte irakaskuntzen antolamendua ezartzen duena).
c) Berariazko sarrera-proba bat gainditzea, irakaskuntza horiek probetxuz egiteko behar diren ezaupide eta trebetasun profesionalak dituela erakusteko.
4.2. Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua dutenak zuzenean sartzen ahal dira diseinuko goi mailako irakaskuntzetan, berariazko sarrera-proba egin gabe.
5.–Probetan izena ematea.
5.1. Berariazko sarrera-probak egin nahi dituzten izangaiek inskripzio orria aurkeztu beharko dute, ebazpen honen II. eranskinean adierazitako ereduaren arabera. Bertan, egin nahi dituzten espezialitatea edo espezialitateak (bi, gehienez ere) aipatu beharko dituzte. Bi espezialitate egin nahi izanez gero, lehentasunen arabera adieraziko dira. Eranskin honetako 6. puntuan xedatutakoarekin bat, eginen den probako hiru ariketak ere adieraziko dira. Orobat, adieraziko da zer egoitzatan eginen den proba (Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan edo Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan).
5.2. Honako hauek egokitzapenak eskatzen ahal dituzte goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko proba egiteko:
a) Desgaitasunen bat duten pertsonek, horrek galarazten badie probak ohiko baliabideekin egitea. Eskabidearekin batera, minusbaliotasun mailaren ebazpena edo ziurtagiria, erakunde eskudunak emana, eta irizpen tekniko fakultatiboa aurkeztu beharko dituzte.
b) Ikasteko nahasmenduak eta arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua izateagatik hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztela egiaztatzen duten pertsonak.
Egokitzapenak indarra duten arauetan xedaturikoari jarraikiz eginen dira. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea dela frogatzeko, "Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslearen kondizioa egiaztatzeko ziurtagiria" delakoan adierazitako informazioaren bidez egiaztatu beharko da; derrigorrezko irakaskuntzak edo derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzak zein ikastetxetan egin dituen, horietako azkeneko orientatzaileak sinatuta behar du dokumentu horrek, ebazpen honen IV. eranskineko ereduari jarraikiz.
Epaimahaiak neurri egokiak eta bidezkoak hartuko ditu denborak eta baliabideak egokitzeko, eta, betiere, errespetatuko du izangaiak frogatu ahal izatea badituela irakaskuntza horiek probetxuz egiteko behar diren ezaupide, gaitasun eta trebetasunak.
5.3. Dokumentazioa.
Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztuko dira:
a) Nortasun agiri nazionalaren, atzerritarraren nortasun txartelaren (bi aldeetatik bi kasuetan), pasaportearen, nortasuna frogatzen duen bidaia agiriaren edo bisaren fotokopia.
b) Diseinuko goi mailako ikasketetan sartzeko probetarako inskripzio gisa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan dagokion kopurua sartu izanaren frogagiriaren gordekina. Kopuru hori ezarrita dago otsailaren 11ko 2/2021 Foru Legean, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzkoan, eta hauxe da: 61,79 euro.
Honako zerga onura hauek aplikatuko dira:
–Kategoria orokorreko familia ugarietako kideak, guraso bakarreko familiak edo gurasobakartasun egoeran daudenak (kategoria orokorrekoak) eta %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak: %50eko hobaria.
–Kategoria bereziko familia ugarietako kideak; guraso bakarreko familiak edo gurasobakartasun egoeran daudenak (kategoria berezikoak); ekintza terroristen biktimak (baita haien ezkontideak eta seme-alabak ere); genero indarkeriako ekintzen biktimak (baita seme-alabak ere); eta gutxienez %65eko desgaitasun aitortua duten pertsonak: %100eko salbuespena.
c) Kasua bada, familia ugariaren tituluaren fotokopia, guraso bakarreko familiaren tituluarena edo Barne Ministerioak ekintza terroristen biktimentzat, haien ezkontideentzat edo seme-alabentzat emandako ziurtagiriarena, edo biktimaren aldeko babes ebazpen judizialarena, kondena-epaiarena edo biktimaren aldeko kautelazko neurriarena, edo desgaitasunaren ziurtagiriarena.
d) Batxilergoko tituluaren fotokopia edo hura eskatu izanaren gordekina, titulua lortu badu.
e) 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izanaren agiriaren fotokopia, halakorik badu.
f) Goi mailako arte irakaskuntzetako tituluaren fotokopia edo hura eskatu izanaren gordekina, titulua lortu badu.
g) Unibertsitate tituluaren fotokopia edo hura eskatu izanaren gordekina, titulua lortu badu.
h) Goi mailako teknikariaren tituluaren fotokopia edo hura eskatu izanaren gordekina, titulua lortu badu.
Probetan izena ematean d), f), g) eta h) ataletan aipatutako ikasketen azken maila egiten ari diren izangaiek, aipatutako dokumenturik ez badute, 2025eko uztailaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dituzte, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalari zuzenduta, 5.4 oinarrian ezarritako aurkezpen lekuetan.
i) Diseinuko goi mailako irakaskuntzak egiteko ezarritako betebehar akademikoen ordezko heldutasun proba gainditu izanaren ziurtagiriaren fotokopia (2025 baina lehenagokoa), halakorik badu.
j) 2008tik 2018ra bitartean (biak barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean goi mailako heziketa zikloetan sartzeko lau proba modalitateetako edozeinen zati komuna gainditu duela frogatzen duen agiriaren fotokopia, edo Nafarroako Foru Komunitatean 2019tik 2024ra bitartean (biak barne) egindako deialdiren batean Giza Zientziak eta Artea modalitateetakoa gainditu duela frogatzen duen agiriaren fotokopia, halakorik badu.
k) Minusbaliotasun mailaren ebazpena edo ziurtagiria, erakunde eskudunak emana, hala badagokio, baita irizpen tekniko fakultatiboa eta denborak eta baliabideak egokitzeko eskaera ere.
l) Kasua bada, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslea dela egiaztatzen duen agiria, zer egokitzapen mota behar duen adierazita.
Administrazioak edozein unetan eskatzen ahalko dizkie eskatzaileei eskabidearekin batera aurkeztutako agirien jatorrizkoak edo horien fotokopia konpultsatuak.
5.4. Eskaera non eta noiz aurkeztu.
Eskaera, aipatu dokumentazioarekin batera, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiko Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera zuzenduko da, eta honela aurkezten ahalko da:
a) Bertaratuta: Nafarroako diseinuko goi mailako ikastetxe publikoetako idazkaritzan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean edo Nafarroako Gobernuko Erregistroko edozein bulegotan.
Nafarroako diseinuko goi mailako ikastetxe publikoetako idazkaritzan aurkezten diren eskaerak Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiko Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera igorriko dira, inskribatzeko epea bukatu eta biharamunean.
b) Telematika bidez, online, Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoan, zeina Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian (www.nafarroa.eus) eskura baitago.
c) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legeak ezarritako tokietan (16.4 artikulua). Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.
Azken kasu horretan, onuradunak iragarri beharko du dokumentazioa igorri duela, mezu elektroniko bat bidaliz ensearti@navarra.es helbidera, igorpenaren gordailu eguna egiaztatzen duen agiriaren kopiarekin batera, aurkezpenaren egun berean.
Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta handik zazpi egun baliodunen buruan bukatuko.
5.5. Eskaera onartuak eta baztertuak.
Inskripzioak formalizatzeko ezarritako epea bukatu ondoren, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalak onartu diren eskatzaileen izenen lehenbiziko zerrenda argitaratuko du, behar denean espezialitateen arabera bereizirik, baita baztertutako eskatzaileen izenen zerrenda ere, baztertzeko arrazoia azalduta, Nafarroako Gobernuko web-orrian (www.nafarroa.eus orriko zerbitzuen katalogoaren barrenean dagokion fitxan) eta Nafarroako diseinuko goi mailako ikastetxe publikoen iragarki-tauletan. Baztertutako eskatzaileek hiru egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik hasita, baztertzeko arrazoia zuzentzeko moduko dokumentazioa aurkezteko edo erreklamazio bat aurkezteko. Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera zuzenduko da dokumentazioa, eta ebazpen honen 5.4 oinarrian aurreikusitako edozein tokitan aurkeztuko da. Atal horrek balizko erreklamazioei erantzunen die, eta, ondoren, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko du, lehenago aipatutako bide berberak erabiliz. Baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoia zehaztuko du.
6.–Berariazko sarrera-probaren egitura eta edukia.
Probak bost ariketa izanen ditu, eta horietatik hiru egin beharko dira. Inskripzio eskabidean (II. eranskina) eginen diren hiru ariketak adieraziko dira.
6.1. Lehenengo ariketa.
Irudien iruzkina: iruzkin bat egin beharko da, idatziz, proposatutako bi irudi konparatzeko, honako alderdi hauek kontuan hartuta:
Deskribapen zatia: egileak, kokapena, estiloa, irudien deskribapena eta abar.
Zati analitikoa: materialak eta alderdi teknikoak, gaia, konposizioa, argia, kolorea, egituraren elementuak, etab.
Bi irudien testuinguru historikoa. Gehieneko iraupena: 45 minutu.
6.2. Bigarren ariketa.
Geometria metriko laua: ariketa batzuk ebaztea, non trazadura hauek izan daitezkeen: poligono erregularrak egitea, transformazio geometrikoak, irudi baliokideak, tangentziak eta proportzionaltasuna. Gehieneko iraupena: 45 minutu.
6.3. Hirugarren ariketa.
Geometria deskribatzailea: ematen den objektu baten krokis kotatua egitea, esku hutsez, eta objektu bera marraztea zehaztuko den eskalan, tresnak erabiliz. Bi marrazketa horiek arkatzez eginen dira. Gehieneko iraupena: 75 minutu.
6.4. Laugarren ariketa.
Marrazketa artistikoa: proposatutako testu batetik abiatuta, irudi, ilustrazio edo kartel bat egin beharko da, modu librean, eta teknika lehorra erabilita. Iradokitako alderdirik esanguratsuenak jaso beharko ditu. Azken proposamenarekin batera memoria txiki bat aurkeztuko da (200 hitz gehienez). Gehieneko iraupena: 90 minutu.
6.5. Bosgarren ariketa.
Diseinuaren oinarriak: errepikapen diseinu bat egitea, sare modularren erabileran oinarriturik. Gehieneko iraupena: 60 minutu.
Izangaiek beren nortasuna frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute probetan.
7.–Berariazko sarrera-probaren kalifikazioa eta hura gainditzea.
Probaren kalifikazioa, bi dezimalekin adierazia, izangaiak egindako hiru ariketen batezbesteko aritmetikoa izanen da. Sarrera-proba gainditutzat joko da lortzen den kalifikazioa 5,00 puntukoa edo hortik gorakoa bada. Emaitzak, partzialak zein guztizkoak, kasuan kasuko aktetan jasoko dira, eta Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalak argitara emanen ditu Nafarroako Gobernuaren web-orrian, zerbitzuen katalogoari dagokion fitxan (www.nafarroa.eus), eta Nafarroako diseinuko goi mailako ikastetxe publikoetako iragarki-tauletan.
Berariazko sarrera-proba gainditzen bada, kasuan kasuko gainditze ziurtagiriarekin egiaztatuko da. Hura Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuak emanen du, kasuan kasuko probaren kalifikazio aktarekin bat. Besteak beste, ikasturtea eta lortutako kalifikazioa zehaztuko dira ziurtagiri horretan. Proba oso-osorik gainditzen ez duten izangaiei ez zaie ziurtagiririk emanen, eta ez da ziurtagiri partzialik eginen, ez eta ariketa bakoitzaren kalifikazioari buruzkorik ere.
8.–Nafarroako Gobernuaren eskumeneko ikastetxe publikoetan diseinuko goi mailako ikasketak egiteko eskaintzen diren ikaspostuak.
Diseinuko goi mailako ikasketen lehen ikasturtean 24 ikaspostu eskainiko dira, bai Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan (Diseinu Grafikoa espezialitatean), bai Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan (Barnealdeen Diseinua espezialitatean).
9.–Ikasleak onartzea.
Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 5eko 30/2013 Foru Aginduaren 4 bis artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
10.–Epaimahaiak.
Epaimahai bakarra eratuko da, mahaiburuak eta mahaikideek osatua. Epaimahaiko kideen kopurua bakoitia izanen da, baina ez hirutik beherakoa.
10.1. Epaimahaiaren osaera.
Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradun eta irakasleen kidegoko eta/edo Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleen kidegoko karrerako funtzionarioek, marrazketa espezialitatekoek, osatuko dute epaimahaia, haietako bat mahaiburu dela. Mahaikide gazteena arituko da idazkari.
Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalak izendatuko ditu mahaikideak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.
11.–Erreklamazioak.
Proben kalifikazioen inguruko erreklamazioak, halakorik badago, 5.4 oinarrian adierazitako edozein tokitan aurkeztuko dira, Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalari zuzenduak, gehienez ere bi egun balioduneko epean, emaitzak argitaratzen direnetik hasita. Erreklamazioaren arrazoiak argi adierazi behar dira. Erreklamazioak gehienez ere hamar egun balioduneko epean ebatziko dira, erreklamazio epea bukatzen denetik hasita, eta ebazpena interesdunei komunikatuko zaie, jaso dela frogatzeko moduan.
Ebazpen horien kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiari zuzendua, komunikazioa jakinarazi eta hilabeteko epean.
12.–Dokumentazioa gordetzea.
Diseinuko goi mailako ikasketetan sartzeko probetan sortutako dokumentazio guztia Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalean gordeko da bi hilabetez gutxienez, proba horiek bukatu ondoren, salbu eta aurkeztutako erreklamazioei dagokiena, kasu horretan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako epea bukatu arte gorde beharko baita.
ANEXO II.–REALIZACIÓN DE LAS PRUEBAS DE ACCESO A LAS ENSEÑANZAS ARTÍSTICAS SUPERIORES DE DISEÑO. SOLICITUD DE INSCRIPCIÓN 2025 /II. ERANSKINA.–DISEINUKO GOI MAILAKO ARTE IKASKETETAN SARTZEKO PROBAK EGITEA. INSKRIPZIO ORRIA 2025
DATOS PERSONALES /DATU PERSONALAK | |||
Primer apellido / 1. deitura: | 2.º apellido / 2. deitura: | ||
Nombre / Izena: | DNI-NIE / NANa-AIZ: | ||
Fecha de nacimiento / Jaioteguna: | Sexo / Sexua: | ||
Domicilio / Helbidea: | Localidad / Herria: | ||
Código postal / Posta kodea: | E-mail / Helbide elek.: | ||
N.º de teléfono / Telefono-zenbakia: | Nacionalidad / Nazionalitatea: | ||
LUGAR DE REALIZACIÓN DE LAS PRUEBAS DE ACCESO A LAS ENSEÑANZAS ARTÍSTICAS SUPERIORES DE DISEÑO PARA EL CURSO 2025/2026 (marcar solo una opción) 2025-2026 IKASTURTERAKO DISEINUKO GOI-MAILAKO ARTE-IRAKASKUNTZETAN SARTZEKO PROBAK EGITEKO LEKUA (markatu aukera bakarra) | |
| Escuela de Arte y Superior de Diseño de Pamplona / Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola |
| Escuela de Arte y Superior de Diseño de Corella / Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola |
SOLICITA INSCRIPCIÓN A LAS PRUEBAS DE ACCESO A LAS ENSEÑANZAS ARTÍSTICAS SUPERIORES DE DISEÑO PARA EL CURSO 2025/2026, EN LA ESPECIALIDAD O ESPECIALIDADES QUE DESEO CURSAR ESKATZEN DU 2025-2026 IKASTURTEAN DISEINUKO GOI MAILAKO ARTE IKASKETETAN SARTZEKO PROBA EGITEKO ESKAERA HAU ONAR DIEZAIOTELA, ESPEZIALITATE HAUETARAKO |
1.ª / 1.a |
2.ª (Opcional) / 2.a (aukerakoa) |
DATOS PARA ADAPTACIÓN /EGOKITZAPENERAKO DATU OSAGARRIAK | |
| Por discapacidad, indicar tipo de adaptación necesaria / Probaren egokitzapena desgaitasunagatik (adierazi zein egokitzapen behar den) |
| Alumnado con ejes diagnósticos de TDAH o de "Otros Diagnósticos de Salud", actualizado en la ficha de NEAE de EDUCA / ADNHa duten edo "Beste osasun-diagnostiko batzuk" dituzten ikasleak(EDUCAko HLBP fitxaren arabera) |
| Alumnado con dificultades específicas de aprendizaje / Ikasteko zailtasun berariazkoak dituzten ikasleak |
| Alumnado con necesidades educativas especiales / Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak |
DOCUMENTACIÓN /DOKUMENTAZIOA | |
DOCUMENTACIÓN QUE SE ADJUNTA / ERANSTEN DIREN AGIRIAK | |
| Fotocopia del DNI - TIE pasaporte / NANaren, pasaportearen edo ANTren fotokopia |
| Resguardo de ingreso en la Cuenta de Recaudación de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra, la tasa de inscripción a las pruebas de acceso (Carta de Pago) / Sarbide proban izena emateko ordaindu beharreko tasa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Diru-bilketa Kontuan sartu izanaren gordekina (ordain gutuna) |
| Fotocopia del título de familia numerosa / Familia ugariaren tituluaren fotokopia |
| Fotocopia del título de familia monoparental / Familia gurasobakarraren tituluaren fotokopia |
| Fotocopia del certificado expedido por el Ministerio del Interior para las víctimas de actos terroristas, sus cónyuges e hijos / Barne Ministerioak ekintza terroristen biktimentzat, haien ezkontideentzat edo seme-alabentzat emandako ziurtagiriaren fotokopia |
| Fotocopia de la Resolución judicial de protección a favor de la víctima, sentencia condenatoria o medida cautelar a favor de la víctima / Biktimaren aldeko ebazpen judizialaren fotokopia, biktimaren aldeko kondena-epaiarena edo kautelazko neurriarena |
| Fotocopia del título de Bachiller o resguardo acreditativo de haberlo solicitado / Batxilergoko tituluaren fotokopia edo eskatu izanaren gordekina |
| Fotocopia del documento que acredite haber superado la prueba de acceso a la universidad para mayores de 25 años / 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izanaren agiriaren fotokopia |
| Fotocopia del título de enseñanzas artísticas superiores o resguardo acreditativo de haberlo solicitado / Goi Mailako Irakaskuntza Artistikoen tituluaren fotokopia edo eskatu izanaren gordekina |
| Fotocopia del título universitario o resguardo acreditativo de haberlo solicitado / Unibertsitate-tituluaren fotokopia edo eskatu izanaren gordekina |
| Fotocopia del título de técnico superior o resguardo acreditativo de haberlo solicitado / Goi Mailako Teknikari Tituluaren fotokopia edo eskatu izanaren gordekina |
| Fotocopia del documento que acredite haber superado la prueba de madurez para el acceso a las Enseñanzas Artísticas Superiores anterior a 2025 / 2025a baino lehenagoko Goi mailako arte ikasketetan sartzeko heldutasun proba gainditu izanaren agiriaren fotokopia |
| Fotocopia del documento que acredite haber superado la parte común de las pruebas de acceso a ciclos formativos de grado superior, de cualquiera de las cuatro modalidades de prueba, en alguna de las convocatorias celebradas en la Comunidad Foral de Navarra del año 2008 al 2018 ambos inclusive, o haber superado la parte común de la prueba de acceso a ciclos formativos, de las modalidades de prueba correspondientes a Humanidades y Artes celebradas en la Comunidad Foral de Navarra del año 2019 a 2024 / Goi mailako heziketa zikloetara sartzeko proben zati komuna gainditu duela frogatzen duen agiriaren fotokopia, Nafarroako Foru Komunitatean 2008tik 2018ra bitarte (biak barne) antolatutako deialdiren batean lortutakoa, lau proba modalitateetako edozeinetan, edo goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren zati komuna gainditu izana, Arteen edo Giza Zientzien modalitatean, Nafarroako Foru Komunitatean 2019tik 2024ra (biak barne) egindako probetan |
EJERCICIOS DE LA PRUEBA QUE SE VAN A REALIZAR (MARCAR TRES DE LOS CINCO INDICADOS) / PROBAN EGINEN DIREN ARIKETAK (MARKATU ADIERAZITAKO BOST ARIKETETATIK HIRU) | |
| Comentario de imagen / Irudiaren iruzkina |
| Geometría métrica plana / Geometria metriko laua |
| Geometría descriptiva / Geometria deskribatzailea |
| Dibujo artístico / Marrazketa artistikoa |
| Fundamentos de diseño / Diseinuaren oinarriak |
DOCUMENTACIÓN PENDIENTE DE APORTAR / AURRERAGO EKAR DAITEKEEN DOKUMENTAZIOA | |
| Cursando 2.º de Bachillerato en el curso 2024/25. Pendiente de superación / 2024-2025 ikasturtean Batxilergoko 2. ikasmaila egiten ari da. Gainditzeko du |
| Cursando el último curso de estudios de educación superior en el curso 2024/25 (universitarios, de enseñanzas artísticas superiores, o de técnico superior). Pendiente de superación / Goi-mailako hezkuntzako ikasketen azken ikasturtea 2024/2025 ikasturtean eginez (unibertsitatekoak, goi-mailako arte-irakaskuntzakoak edo goi-mailako teknikariarenak). Gainditzeko du |
DOCUMENTACIÓN DE ADAPTACIÓN / EGOKITZAPEN DOKUMENTAZIOA | |
| Documentación acreditativa de discapacidad / Desgaitasunaren egiaztagiriak |
| Acreditación de la condición de alumnado de necesidades específicas de apoyo educativo / Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituen ikaslearen ziurtagiria |
DECLARACIÓN /ADIERAZPENA | |
| La persona solicitante declara bajo su responsabilidad que los datos y documentos aportados son ciertos, que cumple con los requisitos exigidos para participar en la presente convocatoria y queda informada de que la Administración podrá requerirle en cualquier momento la documentación acreditativa de dicho cumplimiento / Eskatzaileak adierazten du, bere erantzukizunpean, aurkeztutako datu eta agiriak egiazkoak direla eta deialdi honetako proban parte hartzeko baldintzak betetzen dituela, eta badaki Administrazioak edozein unetan eska diezaiokeela hori frogatzen duen dokumentazioa |
En ........................................, a .......... de ....................................... de 2025.
........................................(e)n, 2025eko .......................................aren ..........(e)(a)n.
Firma del interesado-a / Interesdunaren sinadura
III. ERANSKINA.–IZANGAIEK EKARRI BEHARKO DITUZTEN MATERIALAK, DISEINUKO GOI MAILAKO ARTE IRAKASKUNTZETAKO BERARIAZKO SARRERA-PROBAK EGITEKO.
IKASTURTEA (2025-2026)
–Lehen ariketa (irudiaren iruzkina):
- Bolaluma beltza edo urdina.
–Bigarren eta hirugarren ariketak (geometria metriko laua eta geometria deskribatzailea):
- Portamina, borragoma, eskuaira eta kartaboia, erregela milimetratua eta konpasa.
Aukeran, honako hauek erabiltzen ahalko dira:
- HB portamina edo arkatza.
–Laugarren ariketa (marrazketa artistikoa):
- Teknika lehorrak (zuria, beltza, kolorea).
–Bosgarren ariketa (diseinuaren oinarriak):
- Marrazteko tresnak, hala nola, arkatza (2H) edo portamina, borragoma, erregela, eskuaira, kartaboia.
- Errotuladore grisa: fina, irudia markatzeko, eta lodia, punta alakadunekoa, irudiaren barrena betetzeko.
- Errotuladore beltza: fina, irudia markatzeko, eta lodia, punta alakadunekoa, irudiaren barrena betetzeko.
- HB portamina edo arkatza.
- A3 formatuko kartoi mehe zuria, beltza eta grisa.
- Cutterra.
- Ebakitzeko alfonbratxoa.
- Bi aldeko zinta edo barra itsaskorra.
ANEXO IV.–ACREDITACIÓN DE LA CONDICIÓN DE ALUMNADO DE NECESIDADES ESPECÍFICAS DE APOYO EDUCATIVO /HEZKUNTZA LAGUNTZAKO BERARIAZKO PREMIAK DITUEN IKASLEAREN ZIURTAGIRIA
Centro docente / Ikastetxea ...............................................................................................................
Domicilio / Helbidea ............................................................................................................................
Localidad / Herria ..................................................................................................................................
El Departamento de Orientación de este centro acredita que ............................................................................................................................................................................ es una alumna o alumno con necesidades específicas de apoyo educativo debido a dificultades específicas de aprendizaje y trastornos por déficit de atención e hiperactividad / por necesidades educativas especiales, a los efectos de las Adaptaciones de las Pruebas específicas de acceso a las enseñanzas artísticas superiores de Diseño. | Ikastetxe honen Orientazio Departamentuak egiaztatzen du .............................................................................................................................................................................. berariazko hezkuntza-laguntza behar duen ikaslea dela, ikasteko zailtasun espezifikoak eta arreta-gabeziaren eta hiperaktibitatearen nahasteak dituelako / hezkuntza-premia bereziak dituelako, Diseinuko goi-mailako arte-irakaskuntzetara sartzeko berariazko heldutasun-proben egokitzapenen ondorioetarako. |
ADAPTACIONES NECESARIAS / BEHARREZKO EGOKITZAPENAK
Ampliación de tiempo (20 minutos máximo). | Denbora luzatzea (20 minutu gehienez). |
Asiento reservado (Se sitúa al alumnado con dificultades específicas de aprendizaje alejado de las zonas de paso para evitar distracciones). | Eserlekua erreserbatzea (Ikastaldiaren zailtasun espezifikoak dituzten ikasleak pasaguneetatik urrun kokatuko dira ez dezaten arreta galdu). |
Tras las indicaciones iniciales, se le preguntará a nivel personal si han entendido las instrucciones, las opciones... | Hasierako jarraibideen ondoren, banaka galdetuko zaie argibideak, aukerak, etab. ulertu dituzten. |
Llamadas de atención (Cuando se ve al alumnado con dificultades específicas de aprendizaje distraído se le pregunta qué tal va para que siga haciendo el examen). | Ohartarazpenak (Ikastaldiaren zailtasun espezifikoak dituzten ikasleak distraituta ikusiz gero, zer moduz ari diren galdetuko zaie, azterketa egiten jarrai dezaten). |
Para el alumnado con dificultades específicas de aprendizaje: revisión del examen por parte del profesorado en el periodo adicional de tiempo, para comprobar que es comprensible y si tuvieran que realizar alguna corrección, será siempre dentro del tiempo máximo concedido. | Ikastaldiaren zailtasun espezifikoak dituzten ikasleen kasuan, irakasleek azterketa berrikusiko dute denbora gehigarriaren tartean, ulergarria den egiaztatzeko, eta zuzenketaren bat egin behar izanez gero, utzitako gehieneko denboraren barruan egin beharko dute. |
Ordenador. Para los alumnos con dificultades específicas de aprendizaje que habitualmente utilice el ordenador como ayuda técnica en el centro, se facilitará un ordenador con procesador de textos, conectado a red eléctrica y sin conexión a internet. El corrector ortográfico estará activado. En algunas asignaturas no se puede utilizar: Dibujo, Matemáticas, Física, Química. En asignaturas como Biología se escribe el texto y los dibujos necesarios se hacen a mano. Se sitúa al alumnado en última fila, para no hacer visible la pantalla. | Ordenagailua. Ikastaldiaren zailtasun espezifikoak dituzten ikasleen kasuan, ikastetxean laguntza tekniko moduan ordenagailua erabiltzeko ohitura baldin badute, ordenagailu bat utziko die, testu prozesagailua duena, sare elektrikora konektatua eta interneteko konexio gabe. Zuzentzaile ortografikoa aktibatuta egonen da. Ezin izanen da erabili irakasgai batzuetan: Marrazketa, Matematika, Fisika, Kimika. Biologia moduko irakasgaietan, testua idazten da eta beharrezko marrazkiak eskuz egiten dira. Ikasleak azken ilaran eseriko dira, pantaila ez dadin agerian egon. |
Información sobre dificultades específicas de aprendizaje para los correctores. | Ikastaldiaren zailtasun espezifikoei buruzko informazioa zuzentzaileendako. |
Necesidades educativas especiales (CREENA). | Hezkuntza premia bereziak (NHEBZ). |
OBSERVACIONES / OHARRAK
En ......................, a ....... de ........... de 2025 / .......................(e)n, 2025eko ...........aren ........(e)(a)n
La orientadora - El orientador / Orientatzailea
Iragarkiaren kodea: F2505093
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
