2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Banku bulegoa
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (haren bidez onesten da lege hori garatzeko erregelamendua).
Sustatzaileak: Banco Santander bankua.
Jarduera: banku bulegoa.
Kokalekua: Vera Magallón plaza 11. zenbakia.
San Adrianen, 2025eko apirilaren 2an.–Alkate udalburua, Marta Ezquerra Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2505075