2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROMANTZATUA
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Erromantzatuko Udalak, 2025eko otsailaren 6an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa. Erabakia argitaratu zen 2025eko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 3an.
Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2025eko plantilla organikoa.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Erromantzatuan, 2025eko apirilaren 3an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.
2025EKO PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | SARBIDEA | EGUNGO EGOERA | LANALDIA (%) | MAILA | OSAGARRIAK (%) |
Maila | Lanpostua |
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA | LAN-KONTRATUDUN FINKOA | 20/2021 LEGEAREN 6. XEDAPEN GEHIGARRIA | JARDUNEAN | 50 | D | 12,00 | 17,95 |
ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA | LAN-KONTRATUDUN FINKOA | OPOSIZIO-LEHIAKETA | HUTSIK | 60 | D | 12,00 | 15,00 | 10,00 |
GARBIKETA ZERBITZUAK | LAN-KONTRATUDUN FINKOA | OPOSIZIO-LEHIAKETA | HUTSIK | 9,79 | E | 15,00 | 20,95 |
Izenen zerrenda
Aldi baterako lan-kontratudunak.
LANPOSTUA | IZEN-DEITURAK | ANTZINATASUNA |
ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA | VÍCTOR NARCISO MALO SÁNCHEZ | 2020-06-22 |
GARBIKETA ZERBITZUAK | GERALDINA DOLORES MERLO MERLO | 2023-05-22 |
Lan-araubide finkoan kontratatutako langileak.
LANPOSTUA | IZEN-DEITURAK | ANTZINATASUNA |
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA | SILVIA GARDE TORRES | 2023-05-22 |
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legearen 235.3 artikuluari jarraikiz, martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak eman idazketaren arabera, honako zehaztapen hauek egiten dira organikoki Irunberriko Udalaren menean dauden eta partekatuak diren langileei buruz, zeinak udal horren plantilla organikoan ageriko baitira:
–Irunberriko eta Erromantzatuko Udalen Batasuneko idazkaria.
Iragarkiaren kodea: L2505182