2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Ordenantza, lagun egiteko animaliak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena
Garesko Udalak, 2025eko apirilaren 1ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Garesko udalerrian lagun egiteko animaliak edukitzea arautzen duen ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Lagun egiteko animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantza, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.
Garesen, 2025eko apirilaren 7an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.
Iragarkiaren kodea: L2505335