2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentzia ematea. Gimnasioa (entrenamendu pertsonala)
Iruñeko Udaleko Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako, Etxebizitzako eta 2030 Agendako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen 2025eko otsailaren 25ean:
REV 25-FEB-25 (26/EV).
«AZTERTU DA LIO/2024/1750 espedientea, Balu Arquitectura SLk sustatutakoa Lemoruan Sport SLren ordezkari gisa, lizentziak eskatzeko Amaiurko Gazteluaren kaleko 42-44 zenbakietan (beheko solairuan) gimnasiorako lokala (entrenamendu pertsonala) eraberritzeko eta handitzeko obrak egiteko eta jarduera sailkaturako, eta ikusi dira udalaren txosten teknikoak,
EBATZI DUT:
1.–Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:
Lanak eskatutakoari egokituko zaizkio. Beste edozein obra osagarri egiteko, dagokion izapidea eginen da.
Establezimenduaren edukiera 57 pertsonakoa izanen da.
Establezimenduan egunez ariko dira, 07:00etatik 23:00etara bitarte, jarraikiz 201/2002 Foru Dekretuaren 2.5 artikuluari (foru dekretu horren bidez arautzen da ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra).
Instalatuko eta une oro mantenduko dira dokumentazio teknikoan ezarritako suteen aurkako babeseko instalazioak eta ekipamenduak, eta horiek beteko dute honako hauetan ezarritakoa: Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT) "DB SI - Suteetarako segurtasuna" oinarrizko dokumentua, Suteen aurkako Babeserako Instalazioen Erregelamendua eta aplikatzekoa den beste edozein araudi espezifiko.
Larrialdiko argiztapen-blokeak eta ebakuazio-seinaleak ezin izanen dira sabaian sartuta egon, eta sabaiaren azpitik gutxienez 30 cm-ra jarriko dira; bestela, sutea gertatuz gero, keak pilatzeak ez du eragotziko betetzea DB SUA (Erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna) oinarrizko dokumentuko SUA 4 ataleko 2. apartatuan ezarritako zerbitzu maila funtzionalak (EKT).
Instalazioek eta makinek bete behar dituzte berariaz eragiten dieten indarreko erregelamenduetan ezarritako baldintzak. Zehazki, zonakatze akustikoaren, kalitate-helburuen eta emisio akustikoen arloetan, beteko dira Zaratari buruzko Legea garatzen duen 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, honako hauei dagokienez: instalazioa, funtzionamendua, soinu-mailak eta bibrazioak.
Aplikatzekoak diren xedapenetan, bete behar da 31/2022 Foru Legean ezarritakoa (foru lege horrek hizpide du Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta ematea eta beren eskubideak bermatzea).
Obrak egitean, behar diren neurriak hartuko dira, berma dadin langileen, eraikinaren erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna, indarrean dagoen araudiarekin bat.
Obrak egitean, indarreko araudian ezarritako zarata-mailak beteko dira. Hauts-emisioak erabat kontrolatuta egonen dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.
Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.
Lanak hasteko gehieneko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 6 hilabeteko epean. Lizentzia hau iraungitzat joko da, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.
Obrak bukatu ondoren, aurkeztu behar da jarduera sailkatuaren hasieraren eta obren bukaera jakinarazteko erantzukizunpeko adierazpena (inprimakia eskuragarri dago Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan edo www.pamplona.es webgunean). Halaber, inprimakian ezarritako dokumentazioa aurkeztu behar da, obra-bukaerako ziurtagiria barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera.
2.–Baimentzea jabari publikoa okupatzea espedientean jasotzen diren obrako elementu osagarriekin, honako baldintza hauek ezarririk:
Baimendutako okupazioa 12 m²-koa da, hesiarekin, 10 egunez.
Okupatu aurretik, Udaltzaingoari jakinaraziko zaio, ibilgailuen eta oinezkoen trafikoaren premietara egokitzeko.
Udalak hala eskatuz gero, bide publikoan dauden elementuak kendu beharko dira.
Okupazioa behar bezala seinaleztatu beharko da, eta segurtasun-baldintza egokiak bermatu beharko dira.
Obran, aurkeztutako planoaren arabera, une oro egonen da itxitura edo hesi bat, akabera uniformea eta duina izanen duena. Okupatzeko lizentzia jabari publikoko zer lursailerako eskuratu den, lursail horren azalera soilik okupatzen ahalko da. Gutxieneko altuera 2 m-koa izanen da, une oro bermatuko da eustea eta egonkortasuna, eta ez du izanen oinezkoentzat arriskutsua izan daitekeen irtengunerik.
Jabari publikoaren okupazioa edo aprobetxamendua bukatu ondoren, aitorpena (edo ziurtagiria, hala badagokio) aurkeztu beharko da Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko Alorrean, eta bertan jaso beharko dira denbora (hasierako data eta bukaerako data) eta azalera okupatua, dagozkion tasak likidatzeko. Partikularrak Udalari horren berri ematen dionean bukatuko da okupazioa edo aprobetxamendua (Ordenantza fiskal arautzailea). Aitorpen hori ez aurkeztea zerga arloko arau-hauste astuntzat har daiteke, eta zehapena jartzen ahalko da Kudeaketa, bilketa eta ikuskaritzako zerga ordenantzan jasotako xedapenei jarraikiz».
Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –17/2020 Foru Legea, arautzen dituena Ingurumenean Eragina duten Jarduerak–).
Iruñean, 2025eko martxoaren 31n.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2504985