77. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea eta hura garatzeko ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuak onetsi zuen Erregelamendua betetzeko, aditzera ematen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Jaurrietako eta Orontzeko Udaletako bulegoetan tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko. Epe horren barrenean ukoa espresuki aurkezten ez bada, lurrak ehiza barrutiaren barrenean geldituko dira.

Barrutian sartzekoak diren mugarteak: Jaurrieta eta Orontze.

Jaurrietan, 2025eko martxoaren 20an.–Alkatea, José Manuel Narvaiz Ayarra.

Iragarkiaren kodea: L2505238