1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
398E/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 14koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez lankidetza-hitzarmen bat onesten baita honako hauen artean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko "Laneko Arriskuen Prebentziorako Katedra" sortzeko: Nafarroako Gobernuko Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Enpresarien Konfederazioa (CEN), Nafarroako Ekonomia Sozialeko Enpresen Elkartea (ANEL), Nafarroako Unión General de Trabajadoras y Trabajadores sindikatua (UGT) eta Comisiones Obreras sindikatua (CCOO).
Lan Zerbitzuak proposatzen du lankidetza-hitzarmen bat onestea honako hauekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoko "Laneko Arriskuen Prebentziorako Katedra" sortzeko: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Enpresarien Konfederazioa (CEN), Nafarroako Ekonomia Sozialeko Enpresen Elkartea (ANEL), Nafarroako Unión General de Trabajadoras y Trabajadores sindikatua (UGT) eta Comisiones Obreras sindikatua (CCOO).
Laneko Arriskuen Prebentziorako Katedraren proiektuaren helburua da batez ere laneko arriskuen prebentzioaren arloan ezagutza sortzen laguntzea, laneko istripuen eta lanbideko gaixotasunen prebentzioa hobetzea, prebentzioaren ikuspegitik kudeatzea lana antolatzeko modu berrien ondoriozko aldaketak eta aldaketa demografikoak eta klimatikoak, ETEetako segurtasunaren eta osasunaren kudeaketa hobetzea, integrazioa eta prestakuntza sustatuz laneko arriskuen prebentzioan, arrisku edo kalteberatasun handieneko egoeran dauden langileen babesa indartzea eta, azkenik, genero-ikuspegia txertatzea. Gainera, egungo Enplegu Planean, zeina berritzear baitago, laneko istripuen tasa kezka nagusietako bat da Nafarroako Gobernuarentzat nahiz enpresaburuen eta sindikatuen erakundeentzat.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak 88. artikuluan ezartzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak hitzarmenak sina ditzake beste administrazio publiko batzuekin helburu komun bat lortzeko.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 90.2.b) artikuluak eta Unibertsitateko, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Lankidetza-hitzarmen bat onestea honako hauekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoko "Laneko Arriskuen Prebentziorako Katedra" sortzeko: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Enpresarien Konfederazioa (CEN), Nafarroako Ekonomia Sozialeko Enpresen Elkartea (ANEL), Nafarroako Unión General de Trabajadoras y Trabajadores sindikatua (UGT) eta Comisiones Obreras sindikatua (CCOO). Hitzarmenaren testua ebazpen honen eranskinean ageri da.
2. 2026ko abenduaren 31ra arte 40.000 euro erreserbatzea, Nafarroako 2025eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretako 970000-97000-4455-494102 partidaren kargura ("NUP hitzarmena, Laneko Arriskuen Prebentziorako Katedrarako"), eta 2026ko ekitaldiko gastu-aurrekontuetan izen berarekin edo antzekoarekin gaitzen den partidaren kargura, betiere aurrekontu horretan kreditu nahikoa eta egokia badago, banaketa honen arabera:
2025. urtean: 20.000,00 euro.
2026. urtean: 20.000,00 euro.
3. 40.000 euroko gastua baimendu eta xedatzea, Nafarroako 2025eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretako 970000-97000-4455-494102 partidaren kargura ("NUP Hitzarmena, Laneko Arriskuen Prebentziorako Katedrarako") eta 2026ko ekitaldiko gastu-aurrekontuetan izen berarekin edo antzekoarekin gaitzen den partidaren kargura, betiere aurrekontu horretan kreditu nahikoa eta egokia badago, banaketa honen arabera:
2025. urtean: 20.000,00 euro.
2026. urtean: 20.000,00 euro.
4. Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiari ahalmena ematea hitzarmena sinatzeko eta Nafarroako Foru Komunitateko Baterako Jarduketa Planen, Hitzarmenen eta Akordioen Erregistrora bidaltzeko.
5. Foru agindu hau igortzea Lan Zerbitzuari, Kontabilitatearen Kudeaketarako Bulegoari eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontu-hartzailetza Delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta jakinaraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoari, Nafarroako Enpresarien Konfederazioari (CEN), Nafarroako Ekonomia Sozialeko Enpresen Elkarteari (ANEL), Nafarroako Unión General de Trabajadoras y Trabajadores sindikatuari (UGT) eta Comisiones Obreras sindikatuari (CCOO).
6. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko martxoaren 14an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2504228