77. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2025eko 1., 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2025eko otsailaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea behar ziren espedienteak, 1., 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak egiteko udalaren 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokorrean. Hona hemen:

1. Aparteko kreditua, honako aplikazio hauetan: 1 1533 131000 ("Lantaldeari laguntzeko langileen ordainsariak"), eta 1 1533 16001 ("Lantaldeari laguntzeko langileen Gizarte Segurantza").

2. Aparteko kreditua, honako aplikazio honetan: 1 9200 2270603 ("Memoria teknikoak").

3. Kreditu-gehigarria, honako aurrekontu-aplikazio honetan: 1 1532 61900, Amatriaingo zolatzea (proiektua idaztea eta obren zuzendaritza).

4. Kreditu-gehigarria, honako aurrekontu-aplikazio honetan: 1 9200 6090003 ("Lurzati bat erostea, nabe bat duena biltegitarako").

Erabakia jendaurrean jarri zen, iragarkia paratuta Udalaren iragarki-taulan, eta alegazioak eta erreklamazioak jartzeko epea ireki zen. Orobat, nahikoa publizitate eman zitzaion aipatu iragarkiari, 2025eko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, martxoaren 11n.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak, lege beraren 202.1 artikuluarekin loturik, ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jotzen dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuaren arabera.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

1/2025 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

GASTUAK:

APLIKAZIOA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 1533 131000

Lantaldeari laguntzeko langileen ordainsariak

29.950,00 euro

1 1533 16001

Lantaldeari laguntzeko langileen Gizarte Segurantza

11.500,00 euro

FINANTZAKETA:

APLIKAZIOA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

41.450,00 euro

2/2025 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kreditua

GASTUAK:

APLIKAZIOA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 9200 2270603

Memoria teknikoak

3.500,00 euro

FINANTZAKETA:

APLIKAZIOA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

3.500,00 euro

3/2025 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

APLIKAZIOA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 1532 61900

Amatriaingo zolatzea (proiektua idaztea eta obren zuzendaritza)

14.000,00 euro

FINANTZAKETA:

APLIKAZIOA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 7508002

Toki inbertsioetarako planeko dirulaguntza, Amatriaingo zolatzerako

14.000,00 euro

4/2025 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

APLIKAZIOA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 9200 609003

Lurzatiak erostea, udal biltegirako

201.500,00 euro

FINANTZAKETA:

APLIKAZIOA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

201.500,00 euro

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkara daitekeela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa jartzea, Leozko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2025eko apirilaren 4an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2505252