77. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Aldaketa, Herri lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Leatxeko Udalak, 2025eko martxoaren 14an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herri lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren aldaketa, espedientean ageri den edukiarekin.

Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko legea) eta harekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriekin.

Jendaurreko aldian inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, behin betiko onetsiko da Herri lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren aldaketa, eta behin betiko testua argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.

Leatxen, 2025eko apirilaren 7an.–Alkatea, José Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2505348