77. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRIONGO KONTZEJUA

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Larriongo Kontzejuak, 2025eko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Larriongo Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Larrionen, 2025eko apirilaren 2an.–Kontzejuko burua, Idoia Yanci San Martin.

Iragarkiaren kodea: L2505125