77. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRIONGO KONTZEJUA

Allingo Udalak eskumenak uztea kontzejuaren esku

Larriongo Kontzejuak, 2025eko otsailaren 5ean egindako bilkuran, erabaki zuen onartzea Allingo Udalak eskumen batzuk uztea kontzejuaren esku, horretarako onetsitako hitzarmenaren arabera. Hona hemen, laburturik, eskumenen banaketa:

Allingo Udalak Larriongo Kontzejuaren esku uzten ditu honako eskumen hauek, zeinak Udalak bereak baititu, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 29. artikuluari (Toki Administrazioari buruzko Foru Legea):

–Bide publikoen zoladura.

–Biztanleguneetarako sarbideak.

Bost urtez erabiliko du eskumen hori.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Larrionen, 2025eko apirilaren 2an.–Kontzejuko lehendakaria, Idoia Yanci San Martin.

Iragarkiaren kodea: L2505124