1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
203E/2025 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak emana, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiaren apirilaren 14ko 310E/2023 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, errepideko garraio zerbitzuak ematen dituzten bidaiarien garraio-enpresa pribatuak eta salgaien errepideko garraioan esku hartzen duten enpresa pribatuak modernizatzeko laguntzen deialdia onetsi zen, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, martxoaren 18ko 204/2025 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Errege Dekretu horrek urriaren 25eko autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzeneko laguntzak emateko 902/2022 Errege Dekretua aldatu zuen.
Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiaren apirilaren 14ko 310E/2023 Ebazpenaren bidez (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 95. zk., 2023ko maiatzaren 8koa), errepideko garraio zerbitzuak ematen dituzten bidaiarien garraio-enpresa pribatuak eta salgaien errepideko garraioan esku hartzen duten enpresa pribatuak modernizatzeko laguntzen deialdia onartu zen, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (SEEP) esparruan, urriaren 25eko 902/2022 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Errege-dekretu horren bidez, autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei laguntza horiek zuzenean ematea onartu zen, eta deialdien oinarri arautzaileak ezarri ziren.
Martxoaren 18ko 204/2025 Errege Dekretuaren bidez (2025eko martxoaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 67. zenbakian), 902/2022 Errege Dekretuaren zenbait artikulu aldatu ziren, 310E/2023 Ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren oinarrietan jasotakoak; besteak beste, emakidak ebazteko eta egindako jardueren justifikazioak aurkezteko epeei buruzkoak eta dirulaguntzaren helburuak ez betetzetzat jotzen diren arrazoiei buruzkoak.
Kudeaketa, Garraio Antolamendu eta Mugikortasun Zerbitzuak jakinarazten du 204/2025 Errege Dekretuaren zioen azalpenean, epeak malgutzeari dagokionez, adierazten dela 902/2022 Errege Dekretuak ez duela baimentzen 2024ko abenduaren 31tik aurrerako emakida-ebazpenik, eta emakida-epea luzatzearen helburua dela espedienteak data horren ondoren ebazten jarraitzea, betiere diruz lagundutako jarduerak 2026ko maiatzaren 31n bukatuta eta justifikatuta badaude, hau da, SEEPko osagaien 101 mugarri kritikoari ekarpena egiteko behar besteko epean (2022ko laugarren hiruhilekoan Nafarroako Foru Komunitateari esleitutako proiektu guztiak bukatzea, 2026ko ekainaren 30a baino lehen garraio jasangarria eta digitala sustatzeko).
Handitze horren argudioetako bat da zenbait autonomia-erkidegotan, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitatean, laguntzen kudeaketan aurrekontu-soberakinak gertatzen ari direla, azken onuradunek uko egin dietelako edo emandako laguntzak partzialki justifikatu direlako. 2024ko abenduaren 31z geroztik laguntzak emateko aukera dagoenez, soberakin horiek dituzten itxarote-zerrendetako eskaerei erantzun dakieke, funtsen erabilera maximizatuz, onuradunen kopurua handituz eta, ondorioz, sektoreko enpresak modernizatuz, eta 101 mugarri kritikoari egiten zaion ekarpena handituz.
Kudeaketa, Garraio Antolamendu eta Mugikortasun Zerbitzuak aditzera ematen du dirulaguntza itzultzeko arrazoi bat berariaz jasotzen dela, hau da, ez dela betetzen onuradunak gutxienez zenbat denboraz erabili behar dituen ondasunak dirulaguntza eman zen xederako, non eta ez dituen ordezten dirulaguntza eman zen helburuaren antzeko baldintzetan balio duten beste batzuk.
Kudeaketa, Garraio Antolamendu eta Mugikortasuneko Zerbitzuak, aldaketa horiek kontuan hartuta, beharrezkotzat jotzen du Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiaren apirilaren 14ko 310E/2023 Ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren 10. oinarria aldatzea, 2024ko abenduaren 31ren ondoren emakida-ebazpenak eman ahal izateko, betiere diruz lagundutako jarduerak 2026ko maiatzaren 31n bukatuta eta justifikatuta badaude, eta 12. eta 13. oinarriak aldatzea, laguntzen justifikazioa aurkezteko gehieneko epea murrizteko eta erreferentzia eguneratzeko aukera jasotzeko, justifikazioaren gehieneko data gisa.
Halaber, Zerbitzu horrek beharrezkotzat jotzen du 11. oinarria aldatzea, justifikazio agiri gisa aurkeztu beharreko fakturari dagokionez, bai eta 17. oinarria ere, itzulketa-arrazoien artean ondasunak bi urtez mantentzeko epea ez betetzea berariaz sartzeko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean jada jasota dagoen kasuan.
Horregatik guztiagatik, Kudeaketa, Garraio Antolamendu eta Mugikortasun Zerbitzuak, urriaren 25eko 902/2022 Errege Dekretua aldatzen duen martxoaren 18ko 204/2025 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiaren apirilaren 14ko 310E/2023 Ebazpena aldatzea proposatzen du. Ebazpen horren bidez, errepideko garraio zerbitzuak ematen dituzten bidaiarien garraioko enpresa pribatuak eta errepideko salgaien garraioan esku hartzen duten enpresa pribatuak modernizatzeko laguntzen deialdia egin zen, Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren 52. artikuluko h) letraren bidez emandako ahalmenak erabiliz, eta Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuak egindako proposamenari jarraituz,
EBAZTEN DUT:
1. Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiaren apirilaren 14ko 310E/2023 Ebazpenaren bidez onartutako oinarriak aldatzea. Ebazpen horren bidez, errepideko garraio zerbitzuak ematen dituzten bidaiarien garraio enpresa pribatuak eta salgaien errepideko garraioan esku hartzen duten enpresa pribatuak modernizatzeko laguntzen deialdia egin zen, Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation EU, BDNS identifikazioa: 688295). Oinarri horiek honela aldatuko dira:
–10. oinarriaren 4. apartatua hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:
"10.4. Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko zuzendari nagusia izanen da laguntzak emateari buruz ebazteko organo eskuduna. Laguntza emateko ebazpenak azken hartzaileari hura «modernizazio txeke» gisa ematea hartzen du barne.
Ebazpena arrazoitua izanen da, eta eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izanen da, eskaera aurkezten den egunetik hasita. Ebazpen horretan, dirulaguntza zein tresna juridikorekin ematen den jakinaraziko zaio azken hartzaileari. Ebazpena epe horretan jakinarazi ezean, eskaera ezetsitzat joko da.
Laguntzak beste proposamen batzuekiko balorazio konparatiborik behar ez duten jarduerak finantzatzeko erabiltzen direla kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak ematen ahalko dira eskaerak aurkezteko ordenaren arabera, egoera edo jarduera diruz lagungarria bat datorrela eta eskatutako gainerako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondotik, deialdietan esleitutako aurrekontu kreditua agortu arte.
Oinarri hauen ondorioetarako, emateko ebazpenak azken hartzaileentzat sortzen duen kobrantza eskubidea «modernizazio txeke» hori da, laguntza eskatzen den jarduketei dagokien zenbatekoan.
«Modernizazio txekea» ez da egiten ahalko, harik eta MSHA-ak, azken hartzailearen izenean, eta hori azken arduraduna izanik, dirulaguntza ematen zaion jarduera egin delako egiaztagiriak aurkezten dituen eta dirulaguntza ematen duen organoak dirulaguntza justifikatutzat jotzen duen arte."
–11. oinarriaren 2. apartatua hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:
"11.2. Modernizazio Soluzioak Emateko Akordioa formalizatu ondoren, eta MSH-ak hautatutako soluzioa modernizatzeko soluzioa eman ondoren, azken hartzaileari faktura igorriko dio, Modernizazio Soluzioak Emateko Akordioari lotuta kontratatutako modernizazio-soluzioaren zenbateko osoari dagokiona. Fakturak jasoko du azken hartzaileak ordaindu beharreko zenbatekoaren murrizketa, «modernizazio txeke»an emandako dirulaguntzaren zenbatekoari dagokionez.
Azken hartzaileak ordainduko du prestazioa; horretarako, sinatu duten Modernizatzeko Soluzioak Emateko Akordioari lotutako «modernizazio txeke» horren zatia lagako dio MSHA-ari, eta diruz laguntzen ahal ez diren kostuei dagokien zatia ordainduko du.
–12. oinarriaren 1. paragrafoa hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:
"Modernizazio soluzioa eman ondotik, MSHA-ak, azken hartzailearen izenean, egindako ekintzen justifikazioa aurkeztu beharko du, eskatutako dokumentazioan eta zuzenbidean onartutako gainerako frogetan oinarrituta; gehienez ere hamabi hilabeteko epean egin beharko du, azken hartzaileak dirulaguntza emateko ebazpena ematen duen egunetik zenbatzen hasita. Justifikazio epe horiek gehienezkotzat hartu behar dira, baina laguntza emateko unean laburtzen ahalko dira, baldin eta jarduketa guztiak 2026ko maiatzaren 31rako justifikatuta badaude."
–13. oinarriaren 1. apartatua hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:
"13.1. Justifikazioa jaso ondotik, azken hartzaileari modernizazio soluzioa eman izana begiratu eta egiaztatuko da. Hori aztertu ondotik, organo kudeatzaileak MSHA-ari ordaintzeko ebazpen proposamena eginen dio organo eskudunari, azken hartzailearekin sinatutako Modernizatzeko Soluzioak Emateko Akordioari lotutako laguntzari dagokion «modernizazio txeke»aren zenbatekoan.
Proposamen horrekin batera, dirulaguntzaren xedeak bete direla eta azken hartzaileek dirulaguntza jasotzeko eskubidea ematen duten baldintzak bete dituztela egiaztatzen duen txostena aurkeztuko da.
Dirulaguntza ordaintzeko ebazpena gehienez sei hilabeteko epean emanen da, MSHA-ak justifikazioa aurkezten duenetik hasita. Salbuespen gisa, justifikatzeko eta ordaintzeko epeak luzatzen ahalko dira, betiere jarduketa guztiak 2026ko maiatzaren 31 baino lehen justifikatuta badaude.
Halaber, azken hartzailearekin sinatutako Modernizatzeko Soluzioak Emateko Akordioari lotutako laguntzari dagokion «modernizazio txeke»aren zenbatekoa handiagoa bada MSHA-ak egindako jarduketa diruz lagungarriaren kostua baino, eskatutako justifikazio dokumentazioaren ondoriozko jarduketa diruz lagungarriaren kostua zein den kontuan hartuta ordainduko da dirulaguntza.
Kasu horietan, betiere jarduketaren gutxieneko edukia bete bada, laguntza jaso duten modernizazio soluzioen kategoriarekin zerikusia duten beste jarduera batzuetan inbertitzen ahalko da txekearen soberakina."
–17. oinarriaren 2. apartatua hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:
"17.2. Laguntza emateko kontuan hartu ziren helburuak ez direla bete ulertuko da honako kasu hauetan:
a) Emandako laguntza oinarri hauetan zehaztutakoez bestelako jardueretara bideratzea.
b) MSHA-ak Modernizatzeko Soluzioak Emateko Akordioetan ezarritako soluzioen instalazioa, entregak edo zerbitzuak ez egitea, 902/2022 Errege Dekretuaren I. eranskinean eta oinarri hauetan ezarritako betekizunen arabera.
c) Finantzatutako jarduketak deialdi honetan ezarritako epean egin izanaren justifikazioa ez aurkeztea.
d) Deialdi honetako 4. oinarriko betebehar espezifikoak ez betetzea.
e) Azken hartzaileak dirulaguntza eman zen helburu zehatzerako erabili beharko dituen ondasunak bi urteko gutxieneko epea ez betetzea, baldin eta dirulaguntza eman zen helburuaren antzeko baldintzetan balio duten beste batzuekin ordezkatzen ez badira eta erabilera hori ezarritako aldia bete arte mantentzen ez bada, betiere ordezkapena administrazio emaileak baimendu badu eta dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz."
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aldaketa Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu baseari jakinaraztea.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuari, Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuari (Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa) eta departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatuari.
4. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea bukatzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko apirilaren 1ean.–Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia, Berta Miranda Ordobás.
Iragarkiaren kodea: F2505007