2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Aldaketa, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Irurtzungo Udalak, 2025eko apirilaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Alkateak azaldu zuen aldaketa baimenen iraupenari dagokiola, arriskutsuak izan daitezkeen animaliendako, udal honetan hiru urtekoa baita. Bortz urtetara aldatzea proposatu da, goragoko araudiak ezarri epeei egokitzeko.
Udalbatzak, hitza hartu gabe eta aho batez, erabaki du:
Lehenbizikoa.–Aldaketa proposamena onestea.
Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, jende orok jakin dezan.
Aplikatzekoa den araudia: 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena (123.1. d) artikulua).
Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta behin betiko testua argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Irurtzunen, 2025eko apirilaren 4an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2505254