2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Aldaketa, helburu duena berriz definitzea zoru batzuen kalifikazioa, zeinak baitira titulartasun publikokoak, UC-Ia eremuaren barnean (APA-U24 bis)
Irurtzungo Udalak, 2025eko apirilaren 4an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Osoko Bilkurak hasiera batez onetsi zuen. Horren ondoren, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta jendaurrean egon da. Alegaziorik izan ez denez, osoko bilkurara ekarri da, behin betiko onets dadin.
Udalbatzak, hitza hartu gabe eta aho batez, erabaki du:
Lehenbizikoa.–Aldaketa xehatua behin betiko onestea.
Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, agiri teknikoarekin batera, orok jakin dezan.
Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea alderdi interesdun guztiei.
Aplikatu beharreko araudia: uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 78. artikulua eta hurrengoak (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Irurtzunen, 2025eko apirilaren 4an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2505253