2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMOTZ
2025eko lan-egutegia
Imozko Udalak, 2025eko apirilaren 4an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen 2025eko lan-egutegia onestea Imozko Udalaren zerbitzuko langileendako. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:
–Urtarrilaren 1a, asteazkena: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a, astelehena: Errege eguna.
–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ortzirale Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a, ortzeguna: Langileen eguna.
–Maiatzaren 2a, ortziralea: Herriko jaia.
–Uztailaren 25a, ortziralea: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a, ortziralea: Ama Birjinaren Jasokundea.
–Azaroaren 1a, larunbata: Santu Guztien eguna.
–Abenduaren 3a, asteazkena: San Frantzisko Xabierkoa - Nafarroaren Eguna.
–Abenduaren 6a, larunbata: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a, astelehena: Ama Birjina Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a, ortzeguna: Eguberri eguna.
–Abenduaren 26a, ortziralea: Herriko jaia.
Era berean, aipatu herriko jaietako hiru egunez gain langileek bertze hiru egun gehiago izanen dituzte eta 14 orduko poltsa, urteko lanorduen banaketa doitzeko.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2025. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.
Imozko Udaleko administrazioko lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:
1.–Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Lanaldia 7:00ak eta 16:30 bitartean bete beharko da.
2.–Artikulu honetako aurreko apartatuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia duten enplegatuei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan-egutegi berezia izanen baitute.
3.–Imozko Udalean jendea hartzeko eta bertako erregistro orokorra irekita egoteko ordutegia 9:00etatik 14:00etara bitartekoa izanen da, astelehenetik ortziralera.
4.–Organo administratibo eskudunek arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen dituzte: oporraldi luze bat edo bi, eta urtean zehar hartzeko egun solte batzuk, zerbitzuaren beharrek aukera ematen dutenean.
Nolanahi ere, urteko lanaldia izanen da Nafarroako Administrazio Publikorako 2025ean oro har behin betiko ezartzen dena. Aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak eginen dira.
Imotzen, 2025eko apirilaren 7an–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.
Iragarkiaren kodea: L2505308