2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Uharteko Udaleko alkatetzak, 2025eko martxoaren 21ean, 2025-0320 Ebazpena eman zuen. Hona hemen: 641/2025 espedientea:
"Bat etorriz 7/1985 Legearen 124. artikuluarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legea) eta Kode Zibilaren 51. artikuluarekin (ezkontza zibilak baimentzeari buruzkoa),
EBAZTEN DUT:
1. Ezkontza zibilak baimentzeko eta egiteko eskumena eskuordetzea udalbatzako zinegotzi guztiei.
2. Eskuordetze horrek ebazpena hau ematen den egunetik hartuko du indarra.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
4. Ebazpen honen berri ematea Uharteko Udalaren Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkuran".
Uharten, 2025eko martxoaren 24an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2504417