2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Faltzesko Udalak, 2025eko otsailaren 12an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea jendaurrean egon da hamabortz egun baliodunean, legean xedatu bezala, eta ez da alegaziorik aurkeztu. Hala, behin betiko onetsirik gelditu da, eta horren berri eman zaio osoko bilkurari.
Agintzen da onetsitako aurrekontua argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kapituluka laburturik, indarra izan dezan. Hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 1.581.748,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 1.728.941,51 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 32.801,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 289.320,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 435.586,61 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 4.000,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 162.602,88 euro.
Gastuak, guztira: 4.235.000,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 889.109,22 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 65.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 459.644,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.869.683,28 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 513.651,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak eta kapitaleko bertzelako diru-sarrerak: 437.912,50 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 4.235.000,00 euro.
Faltzesen, 2025eko apirilaren 3an.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.
Iragarkiaren kodea: L2505245