2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuak konpontzeko lantegia
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatuta dagoena (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Aouragh El Jillali.
Jarduera: ibilgailuak konpontzeko lantegia.
Tokia: Merkatondoa kalea 16, 6. nabea.
Lizarran, 2025eko martxoaren 28an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2505002