2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
Aldaketa, Foruen plazako zirkulazioa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Deikazteluko Udalak, 2024ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Foruen plazako zirkulazioa arautzen duen ordenantzaren aldaketa.
Onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 28an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onesten da, eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Deikaztelun, 2025eko apirilaren 2an.–Alkatea, Miguel Ángel Remírez Hermoso.
ALDAKETA
"2. artikulua. Helburua.
Ordenantza honen helburua da errepideko zirkulazioa murriztea Foruen plazako eremuan, baita gelditzeko eta aparkatzeko baldintzak arautzea ere, urteko asteburu eta jaiegun guztietan. Ordutegia: ostiraleko 15:00etatik edo jaiegun bezperatik igandeko 20:00etara.
Iragarkiaren kodea: L2505158