77. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2025erako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Ziraukiko Udalak, 2024ko abenduaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen 2025ean indarrean izanen diren zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2025eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 7an, eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurreko aldia iragan da eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik; hortaz, hasiera batez onetsitako erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua:

–Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: tasa, %12.

–Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.

–Hilerriko tasak:

  • Ehorzketak lurrean eta nitxoan: erroldatuak, 150,00 euro; erroldatu gabeak, 300,00 euro.
  • Kolunbarioak: erroldatuak, 70,00 euro; erroldatu gabeak, 140,00 euro.
  • Hobitik ateratzea: 300,00 euro.
  • Lekualdaketak: (hobitik ateratzea eta hobian sartzea): 500,00 euro.
  • Beste hileta-lan batzuk: Udaleko langilearen ordua 50,00 euro kostako da.

–Partikularrek sustaturiko jarduketen ondoriozko hirigintzako txostenen tasak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintza zerbitzuaren fakturaren araberakoa.

–Udal igerilekuen prezioak. Helduak: erroldatuak, 50,00 euro; erroldatu gabeak, 75,00 euro. Gazteak: erroldatuak, 45,00 euro; erroldatu gabeak, 65,00 euro. Haurrak: erroldatuak, 40,00 euro; erroldatu gabeak, 50,00 euro. Eguneko sarrera: helduak eta gazteak, lanegunetan 6,00 euro eta larunbat, igande eta jaiegunetan 8,00 euro; haurrak, lanegunetan 5,00 euro eta larunbat, igande eta jaiegunetan 6,00 euro.

–Pilotalekuko argiaren fitxak: 2 euro.

–Gimnasioak.

  • Erroldatuak: hiru hileko kuota 15,00 euro, eta urteko kuota 50,00 euro.
  • Erroldatu gabeak: hiru hileko kuota 25,00 euro, eta urteko kuota 80,00 euro.
  • Gimnasioko giltzaren fidantza: 10,00 euro.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia emateko tarifak:

  • Oin berriko eraikinak: 150,00 euro.
  • Egiturak eraberritzea, handitzea edo zaharberritzea: 100,00 euro.
  • Erabilera aldatzea, etxebizitzak egitea: 100,00 euro.

(Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, Hirigintza Zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira).

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, Ziraukin horiek arautzen dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraikiko zaie.

Ziraukin, 2025eko martxoaren 27an.–Alkatea, Pedro María Apesteguía Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L2505149