2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2025eko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2025eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 7an.
Ziraukin, 2025eko martxoaren 27an.–Alkatea, Pedro María Apesteguía Arraiza.
2025EKO PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
–Plaza zenbakia: 1. Liburuzaina. Araubidea: lan-kontratuduna. Lanaldi partziala (%49,10). Maila: C. Lanpostuko osagarria: %15,01. Mailako osagarria: %12. Berariazko betebeharra: elebiduna; euskara maila: B2. Egoera: hutsik.
Izenen zerrenda
–Plaza zenbakia: 1. Pérez Lanz, Francisco Javier. Liburuzaina. Aldi baterako lan-kontratuduna, bitartekoa, lanaldi partzialean. Antzinatasuna: 2022/2/07.
Mañeru ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langileak.
(Artazuko, Ziraukiko, Girgillaoko eta Mañeruko Udalak).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikuluak ezarritakoari jarraituz, adierazten da badirela organikoki Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren mende dauden langileak. Haren plantilla organikoan sartuta daude, eta hainbat toki-erakundetan ematen dituzte zerbitzuak:
–Idazkari kontu-hartzailea.
–Administrari-ofiziala.
–Zerbitzu anitzetako enplegatua.
–Administraria.
–Administraria, lanaldi partzialean.
–Zerbitzu orokorrak, lanaldi partzialean.
Iragarkiaren kodea: L2505148