77. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2025eko zerga borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2025eko apirilaren 15etik maiatzaren 30era izanen dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2025 ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera bidaliko dira, eta Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez ordaindu daitezke.

Helbideratutako ordainagiriak 2025eko maiatzaren 30ean zordunduko dira kontuan.

Ohartarazten da, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oltza zendean, 2025eko apirilaren 2an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2505070