2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
2025eko pasabideen tasak borondatez ordaintzeko epea
Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatuarekin bat, aditzera ematen da 2025eko ekitaldiko pasabideen tasei dagozkien ordainagiriak kobratuko direla.
Zergadunek beren banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kasuan-kasuan helbideratutako kontuan kargatuko dira, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte nahitaez herriko banku bulegoetan.
Borondatez ordaintzeko epea 2025eko maiatzaren 19an bukatuko da.
Helbideratu gabeko ordainagiriak interesdunen helbideetara igorriko dira. Hala ere, zergadunak ez badu agiri hori jasotzen, Udalaren bulegoetan eskatu beharko du.
Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin.
Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa likidatzeko ebazpenaren aurka, administrazio bideari bukaera ematen baitio, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik aitzina.
Castejonen, 2025eko apirilaren 2an.–Alkate udalburua, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2505050