2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasetan, 2025erako. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2025eko urtarrilaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasetan, 2025erako.
Erabaki hori argitaratu zen 2025eko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 2koan, baita Barañaingo Udalaren ediktuen taulan paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon zen jendaurrean. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 b) artikuluko manuei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluak ezartzen duenarekin bat, eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da 2023rako aldaketa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasetan. Aldaketa argitara ematen da eranskinetan, behar diren ondorioak izan ditzan; hori dena, jarraikiz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoari.
Argitara ematen da, aipatutako agindua bete beharrez, eta ohartarazten da ezen ordenantza hauen aurka –xedapen administratiboak baitira– ez dela paratzen ahal errekurtsorik administrazio bidean, jarraikiz azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea); hortaz, behin betiko onespen honen kontra ondoko bideren bat erabiltzen ahal da:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2025eko apirilaren 2an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.
ERANSKINA.–HIRI-LURREN BALIO-GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGAREN KARGA-TASAK 2025ERAKO
URTEAK | KOEFIZIENTEA | MOTA |
Urtebetetik behera | 0,02 | %25,00 |
1 | 0,02 | %25,00 |
2 | 0,03 | %25,00 |
3 | 0,04 | %25,00 |
4 | 0,05 | %25,00 |
5 | 0,07 | %25,00 |
6 | 0,08 | %25,00 |
7 | 0,10 | %25,00 |
8 | 0,11 | %25,00 |
9 | 0,13 | %25,00 |
10 | 0,14 | %25,00 |
11 | 0,15 | %25,00 |
12 | 0,16 | %25,00 |
13 | 0,18 | %25,00 |
14 | 0,17 | %25,00 |
15 | 0,16 | %25,00 |
16 | 0,06 | %25,00 |
17 | 0,06 | %25,00 |
18 | 0,06 | %25,00 |
19 | 0,06 | %25,00 |
20 edo hortik gora | 0,13 | %25,00 |
Iragarkiaren kodea: L2505055