77. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIZPURGIKO KONTZEJUA

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Aizpurgiko Kontzejuak sustatu du herrian ehiza barrutia eratzeko proiektua, aplikatuz abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea (Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko Foru Legea). Argitara ematen da, aplikatu beharrez 30/1992 Legearen 59. eta 60. artikuluak (lege horrek hizpide ditu herri administrazioen araubide juridikoa eta administrazio prozedura erkidea), eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugartea: Aizpurgi-Arrakasbeiti.

Aizpurgin, 2025eko martxoaren 23an.–Kontzejuko lehendakaria, Pedro Fernández Contreras.

Iragarkiaren kodea: L2505062