2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Enpresak ezartzeko eta handitzeko inbertsioetarako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzaren indargabetzea. Hasierako onespena
Arguedasko Udalak, 2025eko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau indargabetzea: Enpresak ezartzeko eta handitzeko inbertsioetarako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik egiten, behin betiko indargabetuko da Enpresak ezartzeko eta handitzeko inbertsioetarako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza.
Arguedasen, 2025eko apirilaren 2an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2505083