2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Aldaketa, Aranea Agoitz SL udal sozietate publikoaren estatutuetan. Hasierako onespena
Agoizko Udalak, 2025eko martxoaren 19ko osoko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batez onestea Aranea Agoitz SL udal sozietate publikoaren estatutu sozialak aldatzea; zehazki, 18. artikulua, Batzar Orokorrak Kontseiluko presidenteordea izendatzeko eskumena duela adierazteko, eta 22. artikulua, kudeatzailearen eginkizunak toki-korporazioen zerbitzuei buruzko 1955eko ekainaren 17ko Dekretuaren 75. artikuluan jasotakoak direla adierazteko, hori guztia, bat etorriz Nafarroako merkataritza-erregistratzaileak 2025eko otsailaren 7ko kalifikazio-txostenean ezarritako zehaztapenekin.
Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta jendaurrean egon beharko du 30 egun naturalean, gutxienez, partikularrek alegazioak, kexak edo oharrak aurkezten ahal ditzaten; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 97. artikuluan (toki-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onesten du legegintzako errege-dekretu horrek).
Agoitzen, 2025eko apirilaren 3an.–Alkate udalburua, Ángel Martín Unzué Ayanz.
Iragarkiaren kodea: L2505086