77. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Eskumenak eskuordetzan ematea, zoladurarako eta biztanleguneetako sarbideetarako

Allingo Udalak, 2025eko urtarrilaren 21ean egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehenbizikoa.–Udalaren eskumen batzuk uztea ibarreko 10 kontzejuen esku, 5 urterako, zehazki, eskumen hauek: zoladurak eta biztanleguneetako sarbideak.

Bigarrena.–Honako hau ezartzea: eskumenen eskuordetza indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, behin hitzarmena formalizaturik udal honen eta kontzeju bakoitzaren artean.

Hirugarrena.–Onestea eskumenen eskuordetzaren hitzarmena (erabaki honi eransten zaio), eta alkateari ahalmena ematea hura sinatzeko, eta behar diren egintzak egiteko, hitzarmena formalizatzeko.

Laugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea kontzejuei, onar dezaten hemen emandako eskumenen eskuordetza.

Bosgarrena.–Honako hau ezartzea: behin kontzejuek eskumenen eskuordetza onartu ondoren, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, denek jakin dezaten.

Seigarrena.–Baimentzea eta xedatzea zirkulazioaren gaineko zergaren diru-bilketaren %100, aurrekontu orokorraren aplikazioaren kargura (udal honetarako indarrean den aurrekontu orokorra, 2025eko ekitaldirako). Orobat, konpromisoa hartzea behar den aurrekontu-kontsignazio nahikoa aurreikusteko, aurre egiteko etorkizuneko ekitaldietako gastuari.

Horrenbestez, erabaki hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, jarraikiz 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuari (lege horrek hizpide du herri administrazioen araubide juridikoa).

Amillaon, 2025eko apirilaren 1ean.–Alkatea, M.ª Lourdes Lana Goñi.

ESKUORDETZARAKO HITZARMENA

........................................(e)n, .............(e)ko ......................................aren ............(e)(a)n.

BILDURIK:

Batetik, M.ª Lourdes Lana Goñi, alkate udalburu den aldetik eta Allingo Udala ordezkatuz, Udaleko idazkariak lagundurik.

Bestetik, ................................................, Kontzejuko lehendakari den aldetik, Kontzejua ordezkatuz, .......................................-go/ko Kontzejuko idazkariak lagundurik.

Alderdiek elkarri aitortzen diote ahalmen legal nahikoa hitzarmen hau sinatzeko, zeina baita administrazioen arteko hitzarmena, arautzen duena nola eskuordetu eskumenak, Allingo Udalaren eta .........................................-go/ko Kontzejuaren artean. Hori dena, erabiliz honako arau hauek emandako eskumenak: apirilaren 2ko 7/1985 Legea (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 30.1 artikulua (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa –EDL 1990/13970–). Horren ondorioetarako,

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenbizikoa.–Allingo Udalak eta ............................................-go/ko Kontzejuak erabaki dute beharrezkoa eta bidezkoa dela sinatzea hitzarmen bat, administrazioen artekoa, ezartzen duena eskumenak eskuordetzeko araubide bat, aipatutako kontzejuaren alde, zoladurarako eta biztanleguneen sarbideetarako.

........................................ udalerriko gainerako kontzejuek ere onartuko dute aipatutako eskumenen eskuordetza.

Hala, Allingo Udalak bere eskumenen artean ditu, besteak beste, bide publikoak zolatzea eta biztanleguneetarako sarbideak, jarraikiz arau honi: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 29. artikulua (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa –EDL 1990/13970–), apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2 artikuluarekin loturik (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Hala, bidezkotzat jotzen da eskumenak uztea ...........................................................-go/ko Kontzejuaren esku, hark eman dezan zerbitzu publiko hau: bide publikoak zolatzea eta biztanleguneetarako sarbideak.

Hauxe dio uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 30.1. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea –EDL 1990/13970–): Udalak kontzejuen gainean uzten ahalko ditu, horiek eskuordetza hori onartzen badute, obrak edo haren eskumenekoak diren zerbitzuak, kontzeju horien berariazko interesak ukitzen dituztenean, horrela kudeaketa publikoaren eraginkortasuna hobetu eta herritarren partaidetza handiagoa lortuko bada. Inoiz ere ez dira Kontzejuen eskuetan uztekoak izanen hirigintza eskumenak.

Hala, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 30.4. artikuluak (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa –EDL 1990/13970–) dio eskuordetzaren araubide juridikoa izanen dela legeria orokorrak udalentzat ezarritako berbera.

Araubide juridiko horri dagokionez, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 27. artikuluak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea –EDL 1985/8184–) dio:

"... Eskuordetzak zehaztu egin behar ditu eskuordetzaren irismena, edukia, baldintzak eta iraupena, zeina izanen baita gutxienez bost urtekoa, baita eskuordetza ematen duen administrazioak beretzat gordetako efizientziaren kontrola ere, eta, orobat, berak adjudikatzen dituen giza baliabideak eta baliabide materialak eta ekonomikoak.

Eskuordetzarekin batera aurkeztu beharko da memoria ekonomiko bat, non justifikatu beharko baitira apartatu honen bigarren paragrafoan azaldutako printzipioak eta baloratuko baita gastuaren inpaktua ukitutako administrazio publikoetan. Inola ere ezin izanen du ekarri gastu handiagoa. (...).

6. Eskuordetzari erantsi behar zaio betiere dagokion finantzaketa, eta, horretarako, aurrekontu-zuzkidura nahikoa eta egokia izan beharko da eskuordetza ematen duen administrazioaren aurrekontuan, ekitaldi ekonomiko bakoitzerako, eta baliogabea izanen litzateke zuzkidura hori gabe...".

Horrenbestez, eskuordetzaren araubide juridikoak ezartzen du eskuordetzarekin batera izan behar dela, betiere, dagokion finantzaketa, eta, horretarako, aurrekontu-zuzkidura nahikoa eta egokia izan beharko dela eskuordetza ematen duen administrazioaren aurrekontuan, ekitaldi ekonomiko bakoitzerako, horrela bermatzeko zerbitzua emanen duela eskuordetza hartu duen erakundeak.

Lankidetza-formulen bidez gauzatzen da zuzkidura ekonomikoaren bermea, Udalaren eta kontzejuen artean, horretarako erabiliz kudeaketa lagatzeko hitzarmen bat. Horri dagokionez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 2000ko ekainaren 15eko epaiak (EDJ 2000/28492) ondorioztaten du udalerriak eta kontzejuak toki-erakunde desberdinak direla, berezko nortasun juridikoa dutenak, eta beren harremanak gauzatzen dituztela lankidetza eta elkarlan teknikak erabiliz, horien bidez lortzeko eraginkortasun eta errentagarritasun handiagoa beren kudeaketan.

Oro har, urriaren 1eko 40/2015 Legearen (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legea –EDL 2015/167833–) 3.1.k) artikuluak jasotzen du administrazio publikoen arteko lankidetza-, elkarlan- eta koordinazio-printzipioa, eta 47. artikulutik 53. artikulura bitarte garatzen da hitzarmenen araubide oso bat, ezartzen dituena horien edukia, motak, iraupena eta azkentzea, eta segurtatzen da Kontuen Auzitegiak kontrolatuko dituela.

Azkenik, urriaren 1eko 40/2015 Legearen (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legea) 140.1 artikuluak jasotzen duenez, administrazio publikoek, jarduteko eta beste administrazio batzuekin nahiz haiei lotutako edo haien mendeko erakunde edo organismoekin erlazionatzeko, errespetatuko dituzte, besteak beste, lege horren beraren 140.1 artikuluko c) eta d) printzipioak, hots:

"1. Administrazio publikoek, jarduteko eta beste administrazio batzuekin nahiz haiei lotutako edo haien mendeko entitate edo organismoekin erlazionatzeko, printzipio hauek errespetatuko dituzte:

(...) c) Elkarlanean aritzea, hau da, gainerako administrazio publikoekin batera jardutea xede komunak lortzeko.

d) Lankidetzan aritzea, administrazio publiko bik edo gehiagok, borondatez eta beren eskumenak baliatuz, ekintza komun baterako konpromiso espezifikoak beren gain hartzen badituzte".

Bigarrena.–Hitzarmen honen bidez zehaztu nahi da, bere xede eta helburuei dagokienez, zer betebehar eta eskubide dituen alderdi bakoitzak, eta ezarri nahi dira zer ekarpen eginen dion Allingo Udalak ...........................................-go/ko Kontzejuari, 2025-2029 ekitaldietarako, eta, horrekin batera, bidezkoa bada, ekarpenak eta partaidetzak berrikusteko eta eguneratzeko formulak.

KLAUSULAK:

Lehena.–Hitzarmenaren xedea.

Hitzarmen honen xedea da zehaztea Allingo Udalaren eta ...........................................-go/ko Kontzejuaren arteko araubide juridikoa, Udalaren eskumenak emateari dagokionez eta .......................................................................................................... zerbitzuak emateari dagokionez (zeinak, orain arte Udalak ematen zituenez, eskuordetu egiten baitira). Era berean, xedea da eskumenen finantzaketa zehaztea, non ................................................ -go/ko Kontzejuari baitagokio parte hartzea Udalaren atxikipen berezirik gabeko diru-sarreretan, behar bezala emateko bere gain hartzen dituen zerbitzuak.

Bigarrena.–........................................-go/ko Kontzejuak hartu dituen eskumenen araubidea.

........................................-go/ko Kontzejuak bere gain hartzen du, gaitasun juridiko osoarekin, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 30.1 artikuluak ematen dizkion eskumenak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea –EDL 1990/13970–).

Horren ondorioetarako, honako eskumen hauek erabiliko ditu, bere erantzukizunpean eta bere bitarteko pertsonal eta materialen bidez:

–Bide publikoak zolatzea eta biztanleguneetarako sarbideak.

Udalak .....................................-go/ko Kontzejuari ordainduko dio, 2025-2029 ekitaldietarako bere gain hartzen dituen eskumen eta zerbitzu guztietarako, zirkulazioaren gaineko zergaren diru-bilketaren %100, dagokion ekitaldi ekonomikorako, jarraikiz ondotik heldu den klausulari.

Hirugarrena.–Ekarpen ekonomikoa zehazteko irizpideak.

1. Hitzarmen honen bigarren klausulan aipatutako ekarpen ekonomikoa eginen da oinarri harturik zirkulazioaren gaineko zergaren urteko diru-bilketa.

3. Hori dena, galarazi gabe gainerako baliabide batzuk lortzea, zeinak baitira, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), Kontzejuaren ogasuna, aplika daitezen aipatutako eskumenak finantzatzeko, behar den moduan.

Laugarrena.–Ordaintzeko modua.

Bankuko transferentzia, ekitaldi bakoitzeko bigarren hiruhilekoan.

Bosgarrena.–Ekarpenak berrikustea eta eguneratzeko formulak.

Nafarroako Foru Komunitatearen aurrekontu orokorretan onesten direnak, zirkulazioaren gaineko zergako tarifak eguneratzeari dagokionez.

Seigarrena.–Esleitzen diren bitarteko pertsonalak eta materialak.

Udaleko langileek lagunduko dute espedienteak kudeatzen, eta arreta emanen dute, kontzejuen teknikariarekin, eta, orobat, Udalak dituen makinak eta zerbitzu teknikoak ere baliatuko dira laguntza emateko.

Zazpigarrena.–Eskuordetzan atzera egitea eta errebokatzea.

Udalak, eskuordetutako zerbitzuen titularra den aldetik, begiratuko du zerbitzuak ongi ematen direla, eskura dauden baliabide ekonomikoen arabera. Horregatik, .....................................-go/ko Kontzejuak noiznahi eta osoko bilkuran hartutako erabakiaren arabera, Udalari komunikatzen ahal dio atzera egiten duela eta uko egiten diola eskuordetzari. Hala, zerbitzuak Udalaren eskuetara igaroko dira.

Atzera egitea eraginkorra izan dadin, Kontzejuak espresuki komunikatuko dio Udalari gutxienez dagokion ekitaldia baino 3 hilabete lehenago, hau da, eskuordetza bertan behera uzten den ekitaldia baino 3 hilabete lehenago. Udalak zerbitzuen kudeaketa bere gain hartzen duen ekitalditik aurrera, kontzejuak ez du gehiago jasoko hitzarmenean adierazitako finantzaketaren zenbatekoa.

Kontzejuak ez baditu behar bezala ematen eskuordetutako zerbitzuak, Udalak, aurretik errekerimendua eginda eta horretarako espedientea instruiturik, errebokatu egin dezake egindako eskuordetza.

Zortzigarrena.–Eskumenak eskuordetzan ematearen indarraldia.

5 urte.

Eta behar diren ondorioetarako jasota geldi dadin, eta adostasunaren frogagarri, bi alderdiek hitzarmen hau sinatu dute, bi aletan, ondorio bakar baterako, adierazten tokian eta orduan.

Sinatzaileak

Iragarkiaren kodea: L2505118