77. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

783/2025 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna ezartzen duena Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren azaroaren 21eko 71/2024 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2025eko lan egutegia onetsi zen, eta haren 1.2 artikuluak adierazten du ezen, Iruñean lan egiten ez duten langileentzat, zer herritan lan egiten duten, jaieguna izanen dela Nafarroako herrietako 2025eko jaiegunen ebazpenean ezartzen den herri hartako festa eguna eta, gainera, zer herritan egiten den lan, herri horretako zaindariaren festak direla eta, lau jaiegun izanen direla, herriko festek dirauten bitartean hartuko beharko direnak, hau da, herriko zaindariaren eguna eta beste hiru egun gehiago. Beraz, horren ondorioetarako, bidezkoa da Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen hau onestea, herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna zehazteko, herri bakoitzean aritzen diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile guztientzat.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan 2025ean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren herrietako jaiegunak zehaztu ondoren Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 901/2024 Ebazpenaren bidez, bidezkoa da herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna zehaztea. Izan ere, egun horiek oinarri harturik, eta aplikatuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren azaroaren 21eko 71/2024 Foru Aginduaren 1.2 artikulu horretan ezarritakoa, aste barreneko jaiegunak ezartzen dira Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langileentzat.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Herri bakoitzeko herriko festetako zaindariaren eguna zehaztea, Iruñean aritzen ez diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileentzat.

Iruñean aritzen ez diren langileentzat, herriko festak direla-eta jaiegun izanen dira Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren azaroaren 21eko 71/2024 Foru Aginduaren 1.2 artikuluan ezarritakoa aplikatzearen ondoriozko egunak, kontuan harturik jarraian ematen den zerrenda, kasuan kasuko zaindariaren eguna eta herria jasotzen dituena:

HERRIA

ZAINDARIAREN EGUNA 2025

Abartzuza

Abuztuaren 16a

Ablitas

Irailaren 1a

Oibar

Abuztuaren 14a

Allo

Abuztuaren 22a

Altsasu

Irailaren 14a

Antzin

Uztailaren 28a

Andosilla

Irailaren 8a

Agoitz

Abuztuaren 12a

Arguedas

Abuztuaren 4a

Aribe

Irailaren 8a

Arroitz

Irailaren 8a

Artaxoa

Irailaren 8a

Auritz

Ekainaren 24a

Aurizberri

Abuztuaren 24a

Aiegi

Irailaren 4a

Azagra

Irailaren 8a

Bera

Abuztuaren 5a

Berbintzana

Abuztuaren 16a

Beriain

Irailaren 5a

Buñuel

Abuztuaren 16a

Cabanillas

Abuztuaren 16a

Cadreita

Uztailaren 16a

Caparroso

Irailaren 2a

Cárcar

Irailaren 13a

Zarrakaztelu

Abuztuaren 8a

Cascante

Irailaren 1a

Kaseda

Irailaren 5a

Castejón

Ekainaren 28a

Cintruénigo

Irailaren 8a

Corella

Irailaren 29a

Cortes

Irailaren 29a

Deikaztelu

Abuztuaren 27a

Doneztebe

Ekainaren 29a

Elizondo (Baztan)

Uztailaren 26a

Espartza Zaraitzu

Abuztuaren 2a

Ezkirotz

Abuztuaren 16a

Lizarra

Abuztuaren 4a

Etxarri Aranatz

Abuztuaren 5a

Ezkaroze (Zaraitzu)

Uztailaren 17a

Faltzes

Abuztuaren 17a

Fitero

Irailaren 14a

Fontellas

Irailaren 4a

Funes

Abuztuaren 9a

Fustiñana

Abuztuaren 6a

Goizueta

Abuztuaren 16a

Gorraitz (Eguesibar)

Irailaren 12a

Uharte

Irailaren 15a

Izize

Irailaren 29a

Irurita (Baztan)

Maiatzaren 29a

Irurtzun

Uztailaren 17a

Izaba

Uztailaren 24a

Iturmendi

Uztailaren 17a

Lakuntza

Abuztuaren 25a

Larraga

Abuztuaren 6a

Larraintzar (Ultzama)

Abuztuaren 3a

Leitza

Abuztuaren 11

Lekunberri

Urriaren 10a

Lerin

Abuztuaren 18a

Lesaka

Uztailaren 7a

Lezaun

Ekainaren 28a

Lodosa

Uztailaren 30a

Los Arcos

Abuztuaren 16a

Irunberri

Abuztuaren 31

Martzilla

Abuztuaren 24a

Mélida

Abuztuaren 20a

Mendabia

Abuztuaren 24a

Mendigorria

Abuztuaren 16a

Milagro

Irailaren 4a

Miranda Arga

Abuztuaren 24a

Monteagudo

Abuztuaren 16a

Murchante

Abuztuaren 15a

Nagore

Urriaren 4a

Nabaskoze

Abuztuaren 3a

Elortzibar

Abuztuaren 27a

Otsagabia

Irailaren 6a

Olazti

Uztailaren 24a

Erriberri

Irailaren 14a

Orkoien

Ekainaren 20a

Oronoz (Baztan)

Abuztuaren 14a

Ororbia

Abuztuaren 25a

Orotz-Betelu

Abuztuaren 4a

Azkoien

Irailaren 6a

Gares

Uztailaren 24a

Ribaforada

Abuztuaren 24a

Erronkari

Abuztuaren 14a

San Adrián

Uztailaren 25a

Zangoza

Irailaren 12a

Santakara

Abuztuaren 15a

Sartaguda

Abuztuaren 7a

Sesma

Abuztuaren 25a

Tafalla

Abuztuaren 16a

Tutera

Uztailaren 26a

Urrotz-Hiria

Abuztuaren 16a

Valtierra

Abuztuaren 18a

Viana

Uztailaren 24a

Alesbes

Irailaren 16a

Villatuerta

Abuztuaren 16a

Ziordia

Irailaren 7a

Zubiri (Esteribar)

Abuztuaren 7a

Zudairi (Ameskoabarrena)

Abuztuaren 24a

2. Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan aritzen diren langileentzat, eskolaren funtzionamenduaren berezitasunagatik, bai eta herri hauetan aritzen diren langileentzat ere, zaindariaren jaieguntzat hartuko da, herriko festak direla eta, Iruñerako ezarritakoa, hots, uztailaren 7a: Antsoain, Barañain, Berriozar, Atarrabia, Burlata, Zizur Nagusia, Zizur, Mutiloa, Sarriguren, Cordovilla, Elkano eta Imarkoain.

Aurreko paragrafoko salbuespena ez zaie aplikatuko liburutegien sarean aritzen diren langileei; izan ere, kasuan kasuko lantokiaren herriko zaindariaren jaieguna izanen dute, ebazpen honen lehenbiziko atalean ezarritakoaren arabera. Beraz, honako egun hauek hartuko dira zaindariaren eguntzat, herriko festak direla eta, herria zein den:

Antsoain

Irailaren 19a

Barañain

Ekainaren 26a

Berriozar

Abuztuaren 28a

Burlata

Abuztuaren 16a

Mutiloa

Ekainaren 20a

Atarrabia

Urriaren 6a

Zizur Nagusia

Irailaren 14a

3. Oieregin lan egiten duten Ingurumena Zaintzeko Ataleko langileen kasuan, herriko jaietako zaindariaren egunari dagokion jaieguna izanen da Lesakako herriarentzat ezarrita dagoen egun bera.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko martxoaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2504155