1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
53/2025 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Irunberriko udal-mugartean erdi tentsioko lurpeko linea bat eta transformazio zentroa jartzeko aldez aurreko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.
2023ko abenduaren 21ean, i-DE Redes Eléctrica Inteligentes SAUk aldez aurreko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta zehazki onura publikokotzat deklaratzeko baimena eskatu zituen Irunberriko udal-mugartean, "Joluga" (1174-CE) haize-parkeko 66 kV-ko maniobra azpiestazioko zerbitzu osagarriak elikatzeko erdi tentsioko lurpeko linea eta transformazio zentroa egiteko proiekturako.
Proiektuan honako instalazio hauek egin behar dira:
–"Joluga 66 kV" maniobra azpiestazioko zerbitzu osagarriak elikatzeko etxola motako transformazio zentroa. 100 kV-ko transformadorea, linea babesteko bi gelaxka eta transformazioko gelaxka bat izanen ditu.
–Gaur egungo 13,2 kV-ko "Venta Judas - Irunberri" linearen 408 euskarriaren ordez jartzeko sareta euskarri bat, aireko linea izatetik lurpekoa izatera igarotzeko.
–Erdi tentsioko lurpeko linea transformazio zentro berriaren eta 408 euskarriaren artean, 532,63 metroko luzerakoa; HEPRZ1 motako eroalea izanen da, ezaugarri hauekin: 12/20 kV, Al H16 3x1x240 mm².
Bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluan ezarritakoarekin (errege dekretu horren bidez arautzen baitira energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkaturatze eta hornidura jarduerak eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak), proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri dira 30 egun baliodunez. Horretarako, iragarkia paratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2024ko 11. zenbakian, urtarrilaren 16koan) eta Diario de Navarra egunkarian 2024ko urtarrilaren 17an, eta, orobat, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean argitaratu zen. Era berean, informazioa Irunberriko Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan bere ediktuen taulan.
Ez da alegaziorik jaso.
Horrekin batera, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, taula honetan aipatzen diren organismoei kontsulta egin zitzaien, eta adierazitako txostenak jaso ziren:
ORGANISMOA | TXOSTENA |
Irunberriko Udala | |
Ondare Arkitektonikoaren Atala | X |
Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala | X |
Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzua | X |
Herri-lurren Atala (Abelbideak) | |
Telefónica de España, SAU | X |
I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU | |
Enagás Transporte SAU | X |
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 147. artikuluekin bat etorriz, adierazitako txostenak sustatzaileari bidali zitzaizkion, eta espedientean haren adostasuna jasota dago.
Txosten horien edukia eta azterketa ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen dira.
Bestalde, aipatzekoa da espedientean honako ebazpen hauek daudela jasota:
–Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 13an emandako 124E/2024 Ebazpena, aldeko txostena ematen duena proiektuaren ingurumen ukipenei buruz, baldin eta haren exekuzioan aplikatzen badira ingurumen ebazpenean adierazitako neurriak.
–139E/2025 Ebazpena, martxoaren 27koa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena adierazten baita proiekturako, hirigintzako ebazpenean zehazten diren determinazioak betetzeko baldintzarekin.
Espedientean dagoen dokumentazioa ikusita, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean xedatutakoari jarraikiz, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du i-DE, Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aldez aurreko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea proiektu horretarako, eta proiektu hori zehazki onura publikokotzat deklaratzen du. Ebazpen honetako II. eranskinean ageri da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta horietara soilik mugatu beharko da proiektua.
Adierazitakoarekin bat eta espedientean dagoen informazioa ikusita, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak otsailaren 1ean emandako 10/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 16koa) eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aldez aurreko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea aipatutako instalazioa jartzeko, aurkeztutako proiektua onestea eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematea proiektuaren exekuziorako
2. Baimen hau emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
3. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatuarekin.
4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuaren abiarazte agiria eskatu beharko du. Eskaera horri obra bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.
5. Instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat; hori horrela, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU entitatea onuraduna izanen da desjabetze espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ez da aldatu jendaurrean jartzeko aldia igaro ondoren, eta ebazpen honen II. eranskinean ageri da.
6. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalera eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalera, Herri lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Kontserbazio Zerbitzura, eta Herri-lurren Atalera behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
8. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Telefónica de España SAUri, Enagás Transporte SAUfri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea akitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.
9. Ebazpen hau Irunberriko Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2025eko martxoaren 31n.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
I. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK
1. txostena.–Telefónica de España SAU.
2024ko urtarrilaren 16ko txosten baten bidez, Telefónica de España SAUk adierazi zuen ez duela proiektuaren exekuzioari kontrako eragozpenik, indarreko araudia betetzen bada telekomunikazioko lineen paralelismo eta gurutzaketei dagokienez, eta, bereziki, Goi eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoak betetzen badira".
2. txostena.–Enagás Transporte SAU.
2024ko urtarrilaren 18ko txostenn baten bidez, Enagás Transporte SAUk adostasuna adierazi zuen, "ez dagoelako ukipenik Enagasen azpiegituretan".
3. txostena.–Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atala.
2024ko urtarrilaren 18ko txosten batean, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak jakinarazi zuen "ez dagoela ukipenik" bere eskumeneko gaietan.
4. txostena.–Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala.
2024ko otsailaren 5eko txosten batean, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak jakinarazi zuen "aipatutako lurzatietan ez dagoela katalogatuta ustiategi arkeologikorik. Beraz, ez dagoela eragozpenik proiektua izapidetzeko (...). Hala ere, zehaztu beharko da lanak egin bitartean aztarna arkeologikoren bat agertuko balitz, legez ezarrita dago aurkikuntza berehala jakinarazi behar zaiola Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari".
5. txostena.– Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren Zainketa Zerbitzua.
2024ko martxoaren 4an sinatutako txosten baten bidez, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren Zainketa Zerbitzuak baldintza tekniko jakin batzuk ezarri zituen A-21 autobiarekin eta NA-2420 tokiko errepideetako lurpeko gurutzaketetarako, eta jakinarazi zuen "jarduera baimengarria izanik, jarduketaren sustatzaileak, Capital Energyk, Zerbitzu horren baimena eskuratu beharko duela lanak hasi aurretik, eta, horretarako, nahitaezko baimen eskaerarekin eta dagokion tasa ordaindu izanaren egiaztagiriarekin batera, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari dokumentazio teknikoa aurkeztu beharko diola, eginen diren obrak behar bezala definituta; eta, hala badagokio, horretarako baimena jasoko du".
II. ERANSKINA.–SAT11580 ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO
ERRESERBA | KATASTROKO DATUAK | TITULARRA | UKIPENAK | OHARRAK |
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Lur mota / Laborea | Titularra | Kutxatila kop. | Kutxatilen okupazioa (m²) | Kanalizazioaren luzera (m) | Kanalizazioaren azalera (m²) | Aldi baterako okupazioa (m²) |
1 | Irunberri | 2 | 1174 | 310000000002370320IU | Basoa-Larreak | Irunberriko Udalaren herri-lurrak | | | 2,16 | 2,163 | 36,15 | Herri-basoa eta onura publikoko mendia |
2 | Irunberri | 2 | 8 | 310000000002370284TR | Elkorra-Altxonbidea | Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | 2 | 11,14 | 104,01 | 99,303 | 768,122 | Altxonbidea |
3 | Irunberri | 1 | 217 | 310000000002370314TR | Elkorra-Altxonbidea | Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | 2 | 11,14 | 162,18 | 157,505 | 989,051 | Altxonbidea |
4 | Irunberri | 1 | 89 | 310000000002370260PO | Elkorra-Altxonbidea | Nafarroako Foru Komunitatea (errepidea-altxonbidea) | | | 15,6 | 15,597 | 109,177 | Altxonbidea |
5 | Irunberri | 1 | 216 | 310000000002370282EW | Elkorra-Altxonbidea | Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | 2 | 11,14 | 149,83 | 144,974 | 995,305 | Altxonbidea |
6 | Irunberri | 1 | 1021 | 310000000001270459KL | Elkorra-Altxonbidea | Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak) | 1 | 5,57 | 60,96 | 58,5 | 512,241 | Altxonbidea |
7,01 | Irunberri | 1 | 1044 | 310000000002370262SA | Lehorreko alorra | Jesús Iribarren Pérez | | | 1,8 | 1,799 | 12,594 | Jabearekin sinatutako akordioa |
7,02 | Irunberri | 1 | 1044 | 310000000002370262SA | Lehorreko alorra | Jesús Iribarren Pérez | | | 16,15 | 16,153 | 113,061 | Jabearekin sinatutako akordioa |
Iragarkiaren kodea: F2504963