Iragarkia
77. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 22a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
36/2025 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Energiaren, Enpresen I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, Caparrosoko udal-mugartean, "Caparrosoko haize-parkea berrindartzeko" proiektuarentzat aldez aurreko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta, zehazki, onura publikokotzat deklaratzeko administrazio baimena ematen duena. Espedientearen kodea: 1068-4-CE.
1.–Aldez aurreko administrazio baimenaren, eraikitzeko administrazio baimenaren eta zehazki onura publikokotzat deklaratzearen eskaera.
2023ko abenduaren 29an, Nafarroako parke eolikoetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 3., 4. eta 14. artikuluek ezarritakoa aplikatuz, Eolica Caparroso SLUk eskaera bat aurkeztu zion Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, aldez aurreko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta zehazki onura publikokotzat deklaratzeko baimena galdeginez, energia elektrikoa ekoizteko "Caparrosoko haize-parkea berrindartzeko" instalaziorako. Instalazio hori 163 metrorainoko errotorea duten 6 haize-sorgailuk osatzen dute, bakoitza 5,7 MW-ko potentzia unitariokoa da (instalazioak, guztira, 34,2 MW), eta Caparroso udal-mugartean jartzekoa da. Jardunean hasten denean, haize-sorgailuen potentzia mugatuko da, egungo jasotze-ahalmena (30,37 MW) ez gainditzeko.
Horrez gain, neurketa meteorologikorako dorre autosostengatu iraunkor bat instalatuko da, 118 m-ko garaierakoa eta zimenduan ainguratua.
5,7 MW-ko 6 haize-sorgailu berriak eta neurtzeko dorre berria instalatzeaz gain, proiektuak, beste neurri batzuen artean, gaur egun parkean instalatuta dauden 42 haize-sorgailuak eraistea aurreikusten du (700 kW-ko 41 eta 1.670 kW-ko 1).
Haize-sorgailu berriak jarri ondoren parkean sortzen den energia kanporatzeko Caparrosoko haize-parkeko azpiestazio eta garraio-linea erabiliko dira. Linea erdi tentsiokoa izanen da, 30 kV-koa, eta CAPARROSOko TAEra konektatuko da.
2.–Ingurumen inpaktuaren azterketaren, aurreproiektuaren eta eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendaren eta kontsulten jendaurreko informazioa.
56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Eólica Caparroso SLUren eskaera jendaurrean jarri zuen 30 egun balioduneko epean, iragarkia argitara emanda honako hauetan: 2024ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 8koan; 2024ko otsailaren 9ko Diario de Navarra egunkarian eta Caparrosoko Udalaren ediktuen taulan; era berean, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan argitaratu zen.
Ez zen alegaziorik jaso.
Horrekin batera, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 8. artikulua aplikatuz, kontsulta egin zitzaien honako taula honetan ageri diren erakundeei, eta bertan adierazten diren txostenak jaso ziren:
ORGANISMOA | TXOSTEN ZK. | DATA |
Caparrosoko Udala | 1 | 2024/02/22 |
Errege Bardeako Komunitatea | ||
Ingurumen Ebaluaziorako Atala | 2. | 2024/03/15 |
Lurralde eta Paisaia Zerbitzua | 3 | 2024/03/18 |
Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzua | ||
Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala | 4 | 2024/02/13 |
Ondare Arkitektonikoaren Atala | 5 | 2024/02/16 |
Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia | ||
Ingurumenaren Zuzendaritza Nagusia, Abelbideak | ||
Aire Segurtasuneko Estatuko Agentzia | 6 | 2024/02/14 |
Red Eléctrica de España SAU | 7 | 2024/03/19 |
Txosten horien edukia eta azterketa ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen dira.
2024ko apirilaren 5ean, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoa betez, aipatutako txostenak igorri zitzaizkion Eólica Caparroso SLUri.
3.–Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak baimentzeko eskaera.
Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 10. artikuluan ezartzen dena aintzat hartuta, 2024ko ekainaren 5ean Eólica Caparroso SLUk dokumentazioa aurkeztu zuen. Beraren bidez, ingurumen eraginaren ebaluazioa hasteko eta lurzoru urbanizaezineko jarduerak eta erabilerak baimentzeko eskatu zuen, eta erantzun egin zien jendaurreko informazioaren eta kontsulten tramiteek iraun zuten bitartean jasotako txostenei.
Dokumentazio berriak, funtsean, CAP_03 eta CAP_04 haize-sorgailuak pixka bat lekualdatzea aurreikusten du, baita ingurumen inpaktuaren azterketa osatzea ere, Ingurumen Ebaluaziorako Atalak egindako txostenean adierazitakoarekin bat etorriz (2. txostena). Honako hauek izanen dira berrindartzea egindakoan parkea osatuko duten haize-sorgailuek eta neurtzeko dorreak izanen dituzten koordenatuak:
"CAPARROSOKO" HAIZE-PARKEA BERRINDARTZEA | ||
KOORDENATUAK UTM 30N zona (ETRS89) | ||
Haize-sorgailua | x koordenatua | y koordenatua |
CAP_01 | 611.971 | 4.684.917 |
CAP_02 | 611.899 | 4.684.201 |
CAP_03 | 612.601 | 4.684.562 |
CAP_04 | 613.193 | 4.684.152 |
CAP_05 | 613.947 | 4.682.983 |
CAP_06 | 614.514 | 4.683.303 |
Neurtzeko dorrea | 611.601 | 4.684.338 |
Proiektuan eta ingurumen inpaktuaren azterketan izandako aldaketak direla eta, eta 56/2019 Foru Dekretuaren 10.3 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, Azpiegitura Energikoen Atalak aldez aurretik txostena eskatu zion ingurumeneko organoari, ingurumen ondorioetarako jendaurreko informazioaren beste izapide bat egitea beharrezkoa zen baloratzeko.
Aurkeztutako dokumentazio berria aztertu ondoren, Ingurumen Ebaluaziorako Atalak jakinarazi zuen ingurumeneko organoak eskatutako hainbat atal jasotzen zituela, aztertu beharrekoak zirenak eta beste atal eta datu batzuen justifikazio teknikoa ere bai, eta, hori horrela, ez zegoela ondorio esanguratsu berririk hasiera batean aurreikusitako ingurumen ondorioez aparte. Ingurumen inpaktuaren azterketaren indizearen eta haren edukiaren arteko inkongruentzia txikiak baino ez ziren hauteman, eta entitate sustatzaileak horiek zuzendu ondoren, ingurumeneko organoaren eskura jarri zen berriro ere dokumentazioa, izapidetzen jarraitzeko.
4.–Ingurumen inpaktuaren adierazpena eta lurzoru urbanizaezinetan jarduerak egiteko baimena.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 26ko 1180E/2024 Ebazpenaren bidez, proiektuaren aldeko ingurumen eraginaren adierazpena eman zen. Proiektuak, hain zuzen, ebazpen horretan adierazitako baldintzak bete beharko ditu.
Orobat, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren abenduaren 4ko 500E/2024 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eman zen. Proiektuak, hain zuzen, baimen horretan ezarritako determinazioak bete beharko ditu.
5.–Aldez aurreko administrazio baimenaren, eraikitzeko administrazio baimenaren eta zehazki onura publikoko deklarazioaren proposamena.
Maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 5. artikuluak xedatzen duena betez, espedientean Eólica Caparroso SLUren gaitasun tekniko, ekonomiko eta juridikoaren ziurtagiria dago.
Era berean, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluak ezartzen duenarekin bat, espedientean jasorik dago sarbidea eta konexioa egiteko baimenak eguneratzea.
Ebazpen honen II. eranskinean ageri da ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda.
Horregatik guztiagatik, aurkeztu den dokumentazioa aztertu ondoren, eta Nafarroako haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak, prozedura behar bezala egin dela iritzita, proposatzen du Eólica Caparroso SLUri aldez aurreko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea aipatutako instalaziorako, bai eta haren onura publikoa zehazki deklaratzea ere.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. Aldez aurreko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea Eólica Caparroso SLUri energia elektrikoa ekoizteko "Caparrosoko haize-parkea berrindartzeko" 34,2 MW-ko potentzia instalatuko instalaziorako; 6 haize-sorgailuk eta haiei lotutako transformazio eta ebakuazio azpiegiturek osatzen dute instalazioa, eta Caparrosoko udal-mugartean jartzekoa da.
2. Baita ere, Francisco Antonio Lara Ortega ingeniari tekniko industrialak sinatutako eta 2024ko ekainaren 5ean aurkeztutako exekuzio proiektua onestea, eta obrak egiteko hogeita hamasei hilabeteko epea ematea.
3. Eólica Caparroso SLU enpresari ixteko administrazio baimena ematea "Caparrosoko Haize Parkea" deritzon instalazioko azpiegitura jakin batzuk eraisteko, aurkeztutako eraiste planaren arabera.
4. Baimen hau emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
5. Orobat, kontuan hartu beharko da tokiko partaidetzarako eskaintzaren gainean xedatuta dagoena 4/2022 Foru Legearen 36. artikuluan (4/2022 Foru Legea, martxoaren 22koa, Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzkoa). Izan ere, partaidetza nahitaezkoa da sorkuntza berriztagarrirako proiektua lurzoru publikoan dagoenean.
6. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira, eta bat etorri beharko dute honako hauetan xedatutakoarekin: Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua.
7. Proiektua gauzatu ondoren, eskatzaileak ustiatzeko baimena eskatu beharko du, eta Nafarroako haize-parkeetarako baimena arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztu.
8. Instalazio hori onura publikokoa zehazki deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat; horrenbestez, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze espedientean. Ebazpen honen II. eranskinean ageri da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
9. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Ebaluaziorako Atalari, Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalari, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari, Kontserbaziorako Atalari, Herri-lurren Atalari eta Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalari eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
11. Ebazpen hau jakinaraztea Eólica Caparroso SLUri, Aire Segurtasuneko Estatuko Agentziari, i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Sistema de Red Eléctrica de España SAUko Operación eta Desarrollo Zuzendaritzei, Granja Dos Hermanas SAri, Alfonso Aguirre Carrerari, Ángeles Badarán Martínez de Azagrari, María Dolores Irujo González-Tablasi, Pedro Benito Salvatierra Estarriagari, eta, orobat, ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea akitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, hartan espediente zenbakia adierazita (goiburuan agertzen da, "Erreferentzia: espedientea" hitzen ondotik)
12. Ebazpen hau jakinaraztea Caparrosoko Udalari eta Errege Bardeako Komunitateari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2025eko apirilaren 3an.–Energiako, Enpresa I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Oloriz.
I. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK
Jarraian, jendaurreko informazioaren izapidean Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jasotako txostenen laburpena eta azterketa jaso dira.
1. txostena.–Caparrosoko Udala.
2024ko otsailaren 12an, Caparrosoko Udalak honako hauek aurkeztu zituen:
–CAP-24/0116 hirigintza txostena, Juan Cruz Lasheras Guilzu EEZBko arkitektoak egina, haize-parkea berrindartzea hirigintzaren aldetik bateragarria dela adierazten duena.
–Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan ageri diren lurzatien katastroko titularren zerrenda.
Erantzuna:
Eólica Caparroso SLUk adierazi du larre eskubideekin lotutako beharrezko izapideak kudeatuko dituela.
2. txostena.–Ingurumen Ebaluaziorako Atala.
2024ko martxoaren 15ean, Ingurumen Ebaluaziorako Atalak txosten bat aurkeztu zuen. Txosten horretan, ingurumen inpaktuaren azterketan kontuan hartu beharreko hainbat alderdi jasotzen dira, eta CA-03 eta CA-04 haize-sorgailuen kokalekuak aldatzeko eskatzen da. Horrela, azkenean instalatuko diren haize-sorgailuen hegalen muturrak eremu lauaren eta haien iparraldean dagoen sastrakadiaren magalaren arteko topografia aldaketatik gutxienez 50 metrora egonen dira.
Erantzuna:
Eólica Caparroso SLUk txosten horretan jasotako gogoetak aintzakotzat hartu ditu.
3. txostena.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzua.
2024ko martxoaren 18an, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak 2024ko martxoaren 11ko txosten bat aurkeztu zuen, eta txostenean instalazioaren eta berari dagozkion arau-xedapenen arteko bateragarritasunari buruzko lehen balorazioa egin zuen. Txostenak ez du kontuan hartzen jarduerak paisaian eta sektorean izanen duen eragina, eta gogorarazten zuen instalazioaren hirigintza eta lurralde bateragarritasunaren balorazio osoa eginen dela lurzoru urbanizaezineko jarduera baimengarriaren nahitaezko baimena izapidetzean edo dagokion ingurumen izapidean, eta bidezko txosten sektorialak eskatu ondoren."
Erantzuna:
Eólica Caparroso SLUk aparteko dokumentu batean aurkeztu zuen txostenean jasotakoari emandako erantzuna, eta parkea berrindartzeak dakartzan ondorioak argitu zituen.
4. txostena.– Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala.
2024ko otsailaren 13an, Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak 2024ko otsailaren 12ko txostena aurkeztu zuen, eta bertan jakinarazten da lanek ez dutela eraginik izanen katalogatutako aztarnategi arkeologiko batean ere, eta, beraz, ez dagoela eragozpenik proiektua izapidetzeko, Katalogatutako Ondare Arkeologikoari dagokionez.
5. txostena.–Ondare Arkitektonikoaren Atala.
2024ko otsailaren 16n Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak 2024ko otsailaren 12ko txostena aurkeztu zuen; haren arabera proiektuak ez dauka ukipenik Ondare Arkeologikoari dagokionez.
6. txostena.–Aire Segurtasunaren Estatuko Agentzia.
2024ko otsailaren 14an, Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziak (AESA) idazki bat aurkeztu zuen, eta jakinarazi zuen, Erregistroak Trukatzeko Sistemaren (S.I.R.) bidez jasotako ofizioari dagokionez, ez duela eskumenik administrazio horrek edo beste administrazio publiko batzuek bere eskumenen esparruan eman ditzaketen baimenei buruz iritzia emateko, eta zortasunen arloko baimen eskaera bat ez denez, ez dela zortasunak baimentzeko prozedurarik abiarazi horren ondorioz.
Erantzuna:
Eolica Caparrosok erantzun du 2022ko azaroan eskatu ziola baimena AESAri, 2023ko martxoaren 6an AESAren baimen baldintzatua jaso zuela, eta aipatutako ebazpenaren eguneraketa bat izapidetzen ari dela, haize-sorgailuen behin betiko koordenatuekin.
7. txostena.–Red Eléctrica de España SAU.
2024ko martxoaren 19an, Red Eléctrica de España, SAUk 2024ko otsailaren 29ko idazki bat aurkeztu zuen, adieraziz Red Eléctricak ez zuela aurkakotasunik adierazten, bere jabetzako instalazioetan ez zegoelako ukipenik.
II. ERANSKINA.–UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
JABEA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK | ||||||
Poligonoa | Lurzatia | Azpilurzatia | Jabari osoaren okupazioa | Haize-sorgailuaren lurgaineko | Zangaren | Behin betiko | Aldi baterako | |
HERRI-LURRA | 14 | 188 | A | 0,00 | 13357,56 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 188 | F | 0,00 | 985,98 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 193 | A | 0,00 | 3502,59 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 198 | A | 0,00 | 5605,00 | 172,44 | 55,78 | 2.176,50 |
HERRI-LURRA | 14 | 205 | A | 0,00 | 0,00 | 1,47 | 0,00 | 2,08 |
HERRI-LURRA | 14 | 241 | A | 963,08 | 5377,06 | 0,00 | 0,00 | 467,91 |
HERRI-LURRA | 14 | 239 | 560,01 | 2719,35 | 7,18 | 2072,74 | 1.308,45 | |
HERRI-LURRA | 14 | 199 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 26,29 |
HERRI-LURRA | 14 | 195 | A | 0,00 | 253,62 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 257 | A | 0,00 | 719,15 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 197 | A | 0,00 | 397,99 | 0,00 | 0,00 | 153,62 |
HERRI-LURRA | 14 | 198 | B | 0,00 | 48,62 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 188 | G | 0,00 | 182,66 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 196 | A | 0,00 | 171,36 | 0,00 | 0,00 | 171,32 |
HERRI-LURRA | 14 | 238 | A | 0,00 | 0,00 | 206,01 | 1292,22 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 238 | B | 0,00 | 0,00 | 47,46 | 126,85 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 69 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 77,99 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 70 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 476,58 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 204 | B | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 84,99 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 71 | A | 0,00 | 0,00 | 51,01 | 96,19 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 73 | A | 0,00 | 0,00 | 73,68 | 456,75 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 78 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 483,47 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 77 | A | 0,00 | 0,00 | 126,16 | 0,00 | 0,00 |
CRUCHAGA EHIZA-BARRUTIA | 16 | 10 | BU | 734,78 | 5735,74 | 141,84 | 1674,47 | 580,20 |
HERRI-LURRA | 16 | 57 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 144,61 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 32 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 559,27 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 67 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 910,57 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 68 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 1476,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 35 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 74 | A | 8,93 | 6090,17 | 47,35 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 75 | A | 1220,17 | 7482,64 | 101,06 | 385,74 | 1.955,61 |
HERRI-LURRA | 16 | 76 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 111,23 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 299 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 901,89 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 296 | 293,98 | 1525,19 | 118,38 | 2162,86 | 1.347,52 | |
HERRI-LURRA | 16 | 297 | 0,00 | 0,00 | 63,12 | 0,00 | 0,00 | |
HERRI-LURRA | 16 | 300 | A | 0,00 | 0,00 | 46,36 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 300 | B | 0,00 | 0,00 | 32,94 | 23,98 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 318 | A | 0,00 | 0,00 | 45,53 | 0,00 | 10.000,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 301 | A | 0,00 | 0,00 | 30,65 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 79 | A | 0,00 | 0,00 | 56,19 | 15,47 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 210 | A | 75,51 | 2386,77 | 0,00 | 869,56 | 1.559,01 |
HERRI-LURRA | 14 | 209 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 1369,39 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 203 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 566,78 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 203 | B | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 437,95 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 203 | C | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 214,97 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 203 | D | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 76,84 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 206 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 21,47 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 207 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 808,78 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 243 | 459,33 | 1497,47 | 0,00 | 142,27 | 641,79 | |
HERRI-LURRA | 14 | 242 | A | 988,25 | 10532,54 | 82,33 | 383,44 | 1.503,49 |
HERRI-LURRA | 14 | 216 | A | 0,00 | 207,59 | 0,00 | 44,55 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 216 | B | 0,00 | 35,63 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 318 | C | 0,00 | 0,00 | 133,05 | 20,24 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 318 | B | 0,00 | 0,00 | 61,60 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 318 | D | 0,00 | 0,00 | 14,73 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 84 | A | 0,00 | 0,00 | 46,34 | 5,59 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 84 | B | 0,00 | 0,00 | 19,88 | 9,21 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 316 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 44,49 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 316 | C | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 7,19 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 86 | A | 0,00 | 0,00 | 41,87 | 2,26 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 86 | B | 0,00 | 0,00 | 9,81 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 87 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 87 | D | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 87 | B | 0,00 | 0,00 | 63,75 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 87 | C | 0,00 | 0,00 | 0,72 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 306 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 7,72 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 304 | 0,00 | 0,00 | 11,04 | 0,00 | 0,00 | |
HERRI-LURRA | 16 | 305 | A | 0,00 | 0,00 | 34,36 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 89 | A | 0,00 | 0,00 | 94,07 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 217 | A | 65,70 | 2313,64 | 0,00 | 1996,71 | 1.212,31 |
HERRI-LURRA | 14 | 223 | A | 0,00 | 2152,61 | 0,00 | 150,86 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 244 | 467,70 | 1826,66 | 0,00 | 164,02 | 556,56 | |
HERRI-LURRA | 14 | 245 | A | 989,68 | 8259,81 | 106,41 | 520,05 | 1.525,87 |
HERRI-LURRA | 16 | 90 | A | 0,00 | 0,00 | 73,19 | 52,75 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 91 | A | 0,00 | 0,00 | 46,16 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 93 | A | 0,00 | 0,00 | 7,45 | 0,01 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 94 | A | 0,00 | 0,00 | 27,28 | 87,19 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 224 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 89,68 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 225 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 486,56 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 95 | A | 0,00 | 0,00 | 46,02 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 96 | A | 0,00 | 0,00 | 44,87 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 310 | A | 0,00 | 0,00 | 11,21 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 311 | A | 0,00 | 0,00 | 56,24 | 7,06 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 311 | B | 0,00 | 0,00 | 9,16 | 35,87 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 311 | C | 0,00 | 0,00 | 1,12 | 4,91 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 104 | A | 815,80 | 7685,11 | 97,04 | 775,82 | 2.037,72 |
HERRI-LURRA | 16 | 273 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 103 | A | 0,00 | 0,00 | 136,23 | 830,77 | 123,38 |
HERRI-LURRA | 14 | 246 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 27,19 | 33,38 |
HERRI-LURRA | 14 | 109 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 369,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 107 | A | 0,00 | 0,00 | 62,96 | 276,51 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 107 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 226,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 315 | A | 695,56 | 2389,59 | 5,61 | 274,94 | 1.054,07 |
HERRI-LURRA | 16 | 313 | 11,72 | 1804,95 | 0,00 | 97,91 | 156,38 | |
HERRI-LURRA | 16 | 276 | A | 0,00 | 37,87 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 275 | A | 0,00 | 5559,98 | 0,00 | 0,04 | 5,78 |
HERRI-LURRA | 16 | 314 | A | 0,00 | 1589,14 | 0,00 | 0,00 | 495,61 |
HERRI-LURRA | 16 | 107 | A | 0,00 | 575,38 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 274 | A | 0,00 | 33,49 | 0,00 | 0,00 | 57,36 |
HERRI-LURRA | 16 | 107 | B | 0,00 | 278,47 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 104 | B | 0,00 | 272,26 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 16 | 312 | 0,00 | 607,50 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | |
HERRI-LURRA | 16 | 109 | B | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 15 | 60 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 91,47 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 15 | 57 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 1136,42 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 15 | 30 | A | 105,91 | 3212,83 | 0,00 | 0,00 | 11,51 |
HERRI-LURRA | 15 | 30 | B | 143,46 | 939,66 | 3,55 | 0,00 | 9,38 |
HERRI-LURRA | 15 | 235 | 694,85 | 2110,09 | 23,39 | 114,47 | 375,37 | |
HERRI-LURRA | 15 | 25 | A | 0,00 | 687,06 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 15 | 31 | A | 0,00 | 5870,48 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 15 | 55 | A | 0,00 | 350,09 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 15 | 26 | A | 0,00 | 21,55 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 15 | 31 | C | 0,00 | 275,04 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 15 | 30 | C | 0,00 | 209,47 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 15 | 238 | A | 578,86 | 6942,89 | 32,46 | 898,81 | 3.036,96 |
HERRI-LURRA | 15 | 237 | A | 0,00 | 111,54 | 19,98 | 0,00 | 155,08 |
HERRI-LURRA | 15 | 236 | A | 0,00 | 16,82 | 0,00 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 14 | 236 | A | 0,00 | 0,00 | 3,02 | 0,00 | 0,00 |
HERRI-LURRA | 15 | 29 | A | 0,00 | 0,00 | 221,19 | 1015,06 | 2,65 |
HERRI-LURRA | 15 | 30 | D | 0,00 | 0,00 | 6,99 | 2,76 | 35,66 |
HERRI-LURRA | 15 | 30 | E | 0,00 | 0,00 | 7,59 | 13,34 | 94,29 |
HERRI-LURRA | 15 | 231 | A | 0,00 | 0,00 | 0,00 | 4,62 | 2,52 |
CAPARROSOKO UDALA | 14 | 91340 | 0,00 | 0,00 | 6,62 | 43,49 | 0,00 | |
CAPARROSOKO UDALA | 16 | 91550 | 0,00 | 0,00 | 345,33 | 205,96 | 0,00 | |
CAPARROSOKO UDALA | 16 | 91560 | 0,00 | 0,00 | 78,88 | 588,99 | 0,00 | |
CAPARROSOKO UDALA | 14 | 91530 | 0,00 | 0,00 | 6,06 | 0,00 | 169,18 | |
CAPARROSOKO UDALA | 16 | 91590 | 0,00 | 0,00 | 24,17 | 0,00 | 0,00 | |
CAPARROSOKO UDALA | 15 | 91500 | 0,00 | 0,00 | 12,18 | 0,00 | 124,22 | |
CAPARROSOKO UDALA | 15 | 91490 | 0,00 | 84,12 | 0,00 | 0,00 | 0,00 | |
Iragarkiaren kodea: F2505283
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
