73. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

15/2025 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Rubén Auza Catalán jauna, Analisi eta Prospekzio Bulegoko Analisiaren, Ebaluazioaren, Berrikuntzaren, Prospekzioaren eta Estrategia Operatiboaren Zerbitzuko Analitika Aurreratuaren eta Prospekzioaren Ataleko burua. Analisi eta Prospekzio Bulegoa erakunde autonomoa da, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikita dagoena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak. Aipatu xedapen horren 4. apartatuak ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioaren mendeko organismo autonomoen unitate organikoen burutzak edo zuzendaritzak beteko direla xedapen gehigarri horretan ezartzen denaren arabera.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Rubén Auza Catalán jauna, Analisi eta Prospekzio Bulegoko Analisiaren, Ebaluazioaren, Berrikuntzaren, Prospekzioaren eta Estrategia Operatiboaren Zerbitzuko Analitika Aurreratuaren eta Prospekzioaren Ataleko burua, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Analisi eta Prospekzio Bulegoa erakunde autonomoa da, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikita dagoena. Kargu-uzteak 2025eko apirilaren 2an izanen ditu ondorioak, eta 2025eko apirilaren 1a da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Analisiaren, Ebaluazioaren, Berrikuntzaren, Prospekzioaren eta Estrategia Operatiboaren Zerbitzura, Analisi eta Prospekzio Bulegora eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko martxoaren 25ean.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2504517