2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Jarduera-lizentziaren eskaera. Nekazaritzako biltegia
Iñaki Gómez Echeverríak jarduera sailkaturako lizentzia eskatu du, nekazaritzako biltegi bat egiteko 5. poligonoko 28. lurzatian, Arroizko Ezkibel alderdian.
Aditzera ematen da espedientea Idazkaritzan egonen dela hogei egun baliodunean, hura azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen; hori guztia, bete beharrez xedaturik dagoena martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 45 artikuluan (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua).
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Arroitzen, 2025eko apirilaren 2an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L2505092