2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Laburpena, denden errotulazioan euskara erabiltzeko dirulaguntzen deialdiarena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 824190.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/824190).
Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko martxoaren 20an egindako bilkuran, Arangurengo denden errotulazioan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzen 2025erako deialdia onetsi zuen.
Interesdunek 2025eko abenduaren 13ra arte aurkezten ahal dituzte eskabideak, horretarako onetsitako oinarriei jarraikiz.
Mutiloan, 2025eko martxoaren 20an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2505028