73. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Deialdia, dirulaguntzak emateko, D ereduko ikasleak udako euskarazko kanpaldietara joan daitezen 2025ean. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 824175.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/824175).

Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko martxoaren 20an egindako bilkuran, deialdi bat onetsi zuen, dirulaguntzak emateko, D ereduko ikasleak udako euskarazko kanpaldietara joan daitezen 2025ean.

Interesdunek 2025eko irailean aurkezten ahal dituzte eskabideak, horretarako onetsitako oinarriei jarraikiz.

Mutiloan, 2025eko martxoaren 20an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2505025