2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Deialdia, 2025ean euskara ikasteko dirulaguntzak emateko (2024-2025 ikasturtea). Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 824153.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/824153).
Arangurengo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko martxoaren 20an egindako bilkuran, euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia onetsi zuen 2024-2025 ikasturterako.
Interesdunek 2025eko urriaren 3ra arte aurkezten ahal dituzte eskabideak, horretarako onetsitako oinarriei jarraikiz.
Mutiloan, 2025eko martxoaren 20an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2505024