2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Deialdia, aisialdiko monitore ikastaroa egiteko 2025eko dirulaguntzena. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 824097.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/824097).
Deialdi honen xedea da zati batean ordaintzea aisialdiko monitore ikastaroan matrikulatzeak dakartzan gastuak. Ikastaroa Arangurengo Udalak antolatzen du, eta URTXINTXA Aisialdi Eskolak ematen du. Lagun bakoitzari gehienez ere 100 euro emanen zaizkio.
Beste aldetik, dirulaguntzak ematen zaizkie programa horietan parte hartzen duten pertsonak laneratzeko prestakuntza-programak garatzen dituzten enpresa, elkarte, fundazio eta erakundeei.
Eskaerak noiz eta non aurkeztu: eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Epea amaituko da 2025eko abenduaren 31n, eta ezin izanen da luzatu.
Dirulaguntzak emanen dira banakako ebaluazioaren araubidean, onuradun izateko baldintzak betetzen dituztenen artean, baldin eta aurrekontuan kontsignatzerik bada.
Eskaerak aurkeztuko dira Arangurengo Udaleko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotzen diren gainerako erregistroetan.
Laguntza hau eskatzeko baldintzak eskura daude Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Arangurengo Udalaren web-orrian.
Mutiloan, 2025eko martxoaren 27an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2505020