73. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, prozesu-ingeniariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko buruak, 2025eko martxoaren 28ko 24 Ebazpenaren bidez, Ignacio Lauroba Zubiri izendatu du lan-kontratudun finko, prozesu-ingeniariaren lanpostua bete dezan Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatean; hori guztia, bat etorriz Mankomuniateko buruaren 2024ko irailaren 19ko 62/2024 Ebazpenarekin (2024ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 3an).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat jar daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Azkoienen, 2025eko martxoaren 28an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.

Iragarkiaren kodea: L2504902