73. ALDIZKARIA - 2025eko apirilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Familia-langileen izendapen osagarriak

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Batzarraren 2025eko martxoaren 27ko erabaki baten bidez, izendapen osagarri batzuk egin dira, jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak igorri duen proposamenari, honako deialdi honetan: merezimendu-lehiaketa, lanpostu huts batzuk bete daitezen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen izendapenak:

Familia-langilearen lanpostua, Mankomunitateko plantilla organikoan 10. zenbakia duena: Nerea Sorondo Maritorena.

Familia-langilearen lanpostua, Mankomunitateko plantilla organikoan 12. zenbakia duena: Pilar Iturbide Almandoz.

2025eko apirilaren 14an jabetu beharko dute denek ere beren lanpostuaz.

Aditzera ematen dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donezteben, 2025eko apirilaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2505005